Baigura ikastola
Baigura ikastola Lapurdiko ikastola bat da. Lekorne herrian dago kokatuta.
Baigura ikastola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Lekorne |
Koordenatuak | 43°20′29″N 1°17′55″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010eko irailaren 2a |
Kontaktua | |
Helbidea | Hodia etxea - Zelaiko errepidea, 100 eta Maison Hodia - 100, Zelaiko errepidea |
Webgune ofiziala | |
Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.
Izena lapurdi eta Nafarroa Beherearen arteko mugan dagoen Baigura mendiarena da (897m).
Historia
2008an, Hazparneko Ezkia ikastola kopuruak goiti joaten zirela ikusiz eta "euskararen eskaintza hurbiltzeko nahiarkin" abiatu zen gogoeta Heleta, Lekorne, Lekuine eta Makeako burasoen artean.
Ikastolak ateak ireki zituen 2010eko Irailaren 2an, Gerezieta auzoko eskola publikoa oihan, hamabi ikasleekin.[1] Egoitza publikoa da, partez burasoek berritua, partez udalak, herriko auzapeza Lucien Betbeder delarik.
Egoitza laster ttipiegi bilakatzen da eta tirabidak sortze dira, bai Herriko etxean, bai Herri elkargoan.[2]
2021an udalak Hodia izeneko etxea konpontzen du, eta barnean aterbetzen ditu : herriko etxea, posta bulegoa, elkarteendako gelak, eta ikastola.[3]
Erreferentziak
- (Frantsesez) Arotçarena, Jean. (2010-04-09). Première rentrée à Baigura ikastola. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- Berria. «Donamartiri eta Lekorneko ikastoletako gurasoek ikastolak berritzeko eskatu diete hautetsiei» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- (Frantsesez) «Mendionde : La maison Hodia inaugurée» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).