Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua
Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua, Sakhir ere deitzen dena, autodromo bat da eta Manama hirian kokatzen da Bahraingo Emirerrian; gaur egun 1 Formulako Bahraingo Sari Nagusiaren egoitza da.
Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Bahrain |
Bahraingo muhafazah | Hegoaldeko eskualdea |
Koordenatuak | 26°01′57″N 50°30′38″E |
Historia eta erabilera | |
Bahraingo Sari Nagusia | |
Dimentsioak | 5.412 () m |
Zirkuitua Bahrainen eraikitzearen ideia, 1 Formularen lasterketak bertan burutzeko, Salman bin Hamad Al Khalifa printzeak bultzatu zuen. Printze oinordekoa motor-kirolen zale handi bat da. Zirkuituaren antolatzaileek ez zuten uste zirkuitua amaituta egongo zenik 2004ko sari nagusirako, eta Bernie Ecclestoni 2005 arte denbora eskatu zioten, baina Ecclestonek ez zien denbora eman eta 1 Formularen lasterketa 2004an ospatu zen, nahiz eta zirkuitua ez zen guztiz amaitu ordurako.
Hermann Tilkek diseinatu zuen zirkuitua eta 150 milioi dolar kostatu zuen.
Irabazleak
Urtea | Pilotua | Taldea |
---|---|---|
2004 | Michael Schumacher | Ferrari |
2005 | Fernando Alonso | Renault |
2006 | Fernando Alonso | Renault |
2007 | Felipe Massa | Ferrari |
2008 | Felipe Massa | Ferrari |
2009 | Jenson Button | Brawn |
2010 | Fernando Alonso | Ferrari |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.