Bagration Operazioa
Bagration Operazioa (errusieraz: Oперация Багратион, Operatsiya Bagration) sobietar Bielorrusian Armada Gorriak egindako ofentsibaren kode izena izan zen. Operazioa 1944ko ekainaren 22an hasi zen eta urte berdineko abuztuaren 18ra arte iraun zuen. Operazioaren izena Piotr Bagration jeneralaren abizenetik atera zuten. Bagration jenerala (1765-1812), Borodinoko guduan jasandako zauriak zirela eta hil zen, Napoleon Bonaparteren armada garaitu ostean.
Bagration Operazioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea | |||
Bagration Operazioan egindako operazio militarrak | |||
Data | 1944ko ekainaren 22tik abuztuaren 19ra arte | ||
Lekua | Sobietar Bielorrusia, Baltikoko herrialdeak eta Ekialdeko Polonia | ||
Emaitza | Sobietarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ofentsiba honek Alemania naziaren zentroko armada taldearen suntsipena lortu zuen (guztira, 17 dibisio suntsitu zituen eta beste 50ri kalte larriak egin zizkion). Gainera, sobietarrek lurralde handia berreskuratu zuten, Bizargorri Operazioa hasi aurretik zuten lurralde ia guztia berriro haien menpe geratuz.
Operazioak, zentroko armada taldeari egindako kalteez gain, iparraldeko eta hegoaldeko armada taldeei ere kalte handiak sortu zizkien. Azken honek Ukrainiatik eta Errumaniatik alde egin behar izan zuen, inguratzea ekiditeko.