Bagan

Bagan (birmanieraz: ပုဂံ, bəɡàɴ ahoskatua; lehen Pagan izenaz ezaguna) Birmaniako antzinako hiriburua da, Irawadi ibaiaren ertzean dagoena. Birmaniako hiriburua izan zen 847-1287 bitartean, mongolek konkistatu zuten arte. Oso eremu handia hartzen du, eta herrixka ugarik osatzen dute. Indotxinako penintsulako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuena da, Angkor hiriaren ondotik. XIII. mendearen bukaeran 5.000 monumentu budista, monasterio eta jauregi zituen, baina horietatik 1.500 inguru baino ez dira geratzen. Anandako tenplua (1090ean eraikia) monumenturik handiena da.

Bagan
township of Myanmar (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Myanmar
Myanmarko eskualdeMandalay
Geografia
Koordenatuak21°10′21″N 94°51′36″E
Map
Azalera104 km²
Demografia
Biztanleria22.000
Dentsitatea211,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaMyanmarreko Ordu Estandarra

Klima

    Datu klimatikoak (Bagan)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32 35 36 37 33 30 30 30 30 32 32 32 32.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18 19 22 24 25 25 24 24 24 24 22 19 22.5
Iturria: www.holidaycheck.com[1]

Erreferentziak

  1. www.holidaycheck.com. Weather for Bagan. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.