Baffin badia

Baffin badia (ingelesez: Baffin Bay; frantsesez: Baie de Baffin; groenlandieraz: Avannaata Imaa) Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da, Baffin uhartearen eta mendebaldeko Groenlandiaren artean kokaturik dagoena. 689.000 kilometro koadroko eremua dauka

Baffin badia
OzeanoaOzeano Artikoa
EskualdeaKanada, Danimarka
KontinenteaIpar Amerika
Koordenatuak74°N 68°W
Azalera689.000 kilometro koadro
Luzera1.450 kilometro
Zabalera110–650 kilometro
Sakonerahandiena: 2.136 metro

Geografia

Groenlandia, Ellesmere, Devon uhartea eta Baffin uhartearen artean dago[1]. Davis itsasarteak Labrador itsasoarekin lotzen du, eta Nares itsasarteak Ozeano Artikoarekin. Nabigagarria da ia urte osoan zehar.

Historia

Badia Antzinarotik jendeztaturik dago; K.a. 500. urtean dorset kultura zegoen, geroago thulek eta inuitek ordezkatu zutena. Lehenbiziko europarrak 1585ean ailegatu arren, 1616an deskribatu zuen William Baffinek. Izotz gabeko pasabiderik ez zegoela idatzi zuen eta hurrengo bi mendeetan ez ziren exploratzailerik ikusi.

1975. urtean, mehatzaritza herrixka bat sortu zen. Hau izan zen Kanadako lehen mehatza artikoan. 2002.urtean itxi zen.

1933. urtean, 7,3 graduko lurrikara izan zen. Hau da artikoan ezagutzen den lurrikararik bortitzena. Honen ostean, beste bost lurrikara 6 gradutik gorakoak izan dira. Azken lurrikara handia, 5,1 gradu izan zituen, 2010ko apirilaren 15ean.

Fauna

20.000 beluga bizi dira bertan. Gainera, beste animali hauek bertan bizi dira; Mortsa, Narbal, Itsas txakur muturbeltz, Itxas txakur bizardun, Itxas txakur marmolaire, Groenlandiar balea, Zere, eta Hartz zuriak ,ere badaude. XX. mendetik aurrera ehisa kontrolatu da eta, adibidez, 105 hartz zuri bakarrik ehisa daitezke urtero.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.