Badwater Arroa

Badwater Arroa (ingelesez: Badwater Basin) Heriotzaren Haranaren Parke Nazionalean dagoen sakonune endorreikoa da. Ipar Amerikako punturik baxuena izateagatik nabarmentzen da, itsas mailatik 86 metroko sakonera dagoelarik. Whitney mendia, 48 estatuetako punturik garaiena, 120 kilometrora dago mendebalderantz.[1]

Badwater Arroa
Datu orokorrak
Garaiera−86 m
MotaBeheragune eta Sakonune endorreiko
Luzera12 km
Zabalera8 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°15′01″N 116°49′33″W
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Babestutako-eremuaHeriotzaren Haranaren Parke Nazionala
Hidrografia
Betebidea

Lekua geratutako ur putzu txiki bat da, errepide inguruko errekastoek elikatzen dutena; arroko gatz pilaketak ur ez edangarri bilakatzen du. Urmaelak fauna eta flora urria du: Salicornia generoko landareak, uretako intsektuak eta Assiminea infirma (edo Badwaterko barraskiloa).

Putzuaren inguruan, beti urez estalita ez dagoen eremuan, izozteko, urtzeko eta lurruntzeko ziklo errepikakorrek pixkanaka eratu dute hexagono itxura hartzen duen gatz-azal fina.

Badwater Arroko panorama

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.