Badimaya
Badimaya (zenbaitetan "Party-maya" gisa ere ezagutua) Australiako hizkuntza indigena bat da, Pama-Nyungan familiako Kartu azpitaldekoa.
Badimaya | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Australian Aboriginal languages (en) ![]() Pama-Nyungan South-West Pama-Nyungan (en) ![]() Kartu (en) ![]() | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bia |
Ethnologue | bia |
Glottolog | badi1246 |
ASCL | 8947 |
IETF | bia |
Endangered Languages Project | 3913 |
Badimaya galzorian dagoen hizkuntza bat da, egun australiar indigena gutxi batzuk besterik ez dute hitz egiten, 65 urtetik gorakoak guztiak.[1]
Hedapen geografikoa
Antzina badimaya hegoaldean Moore Lakuak, Ninghan Station, Paynes Find eta Dalwallinu hiriak eta iparraldean Mount Magnet, Wynyangoo Station eta Kirkalocka Stationek mugatutako eremuan erabiltzen zen.
Gaur egun badimayaren hiztunak australiaren erdi-mendebaldean sakabanatuta aurkitzen dira, inguruko hiri eta komunitate desberdinetan.
Badimayar herrialde tradizionala ekialderantz Wati hizkuntzak, Noongar-ak hego mendebaldean eta Wajarri-ak ipar mendebaldean mugatuta zegoen.
Aldaerak
Badimaya Widi izenez ere ezagutua izan daiteke, baina baliteke honen dialektu bati jarritako izena izatea.[1]
Hizkuntzaren analisi lexiko eta gramatikalak argitzen du badimayak gutxienez bi dialektu izan zirela. Dialektu hauek ez dute izenik baina Badimayar hiztunek bereizten zituzten berezitasun hauek toki desberdinetako hiztunen artean, hizkuntzak hedapen handiagoa zuenean.
Tipologia
Badimaya tipologikoki oso antzekoa da mendebaldeko Australiako beste Pana-Nyungar hizkuntzekiko. Fonemen eta bokalen erabilera hizkuntza talde honen bereizgarri da.
Inguruko hizkuntzen antzera, ergatibo kasuak zatitzeko markaketa sistema bat erabiltzen du. Hala ere, lengoaia hauek ez bezala hala ere, Badimaya-k ez du mugatutako sistema pronominalik.
Hizkuntza-baliabideak
Bundiyarra Irra Wangga Hizkuntza Zentroa (Yamaji Hizkuntza Zentroa honen aurretik) Badimaya hizkuntzaren inguruko informazioa jasotzan darrai 1993. urtetik eta hiztegiak, hitz zerrenda ilustratuak, materia gramatikala (egun argitaratu gabeak) eta hainbat liburu elebidun argitaratu ditu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «A14: Badimaya» collection.aiatsis.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).