Badator Mari Jaia

"Badator Mari Jaia" Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa da, 1997an sortutakoa. Edorta Jimenez idazleak letrak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituzten, eta parte-hartzaileen artean Ibon Koteron musikaria eta Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak ditugu.[1]

Badator Mari Jaia
Kepa Junkeraren, Anton Latxaren, Natxo de Feliperen, Ixiar Orejaren, Ibon Koteronen eta Gorka Sarriegiren musika-lana
Egilea(k)Kepa Junkera, Anton Latxa, Natxo de Felipe, Ixiar Oreja, Ibon Koteron eta Gorka Sarriegi
Argitaratze-data1997
IzenburuaBadator Mari Jaia
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakEdorta Jimenez
Bestelako lanak
MusikagileaKepa Junkera

Sorreran eta grabazioan parte hartu zuten guztien zerrenda:

Hitzak : Edorta Jimenez

Musika eta moldaketa : Kepa Junkera

Konponketak: Ibon Koteron (gaita), Sabin Bikandi (txistua)

Ahots Nagusiak: Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi, Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja, Garbiñe Sagastibeltza, Amaia Oreja, Natxo de Felipe, Antxon Latxa

Koroak : Furunda, Irkus Robles-Arangiz, Felix Ugarriza, Unai Iturriaga, Mailen Lujanbio, Nerea Zuloaga, Leire Bilbao, Bilboko konpartsakideak.

Umeak : Julen Arregi, Gaizka Gonzalez, Larraitz Izagirre, Eki Orbezua

Musikariak : Kepa Junkera (trikitixa, panderoa), Julio Andrade (kontrabaxua), Blas Fernandez (bateria), Carlos Beceiro (mandolina), Antxon Latxa (gitarra akustikoa), Jose Luis Canal (teklatuak), Ibon Koteron (gaita), Alex Santos (gaita), Andoni Zabalza (gaita), Sabin Bikandi (txistua, danbolina, silbotea), Javi Alonso (atabala)

Grabaketa : Tio Pepe estudioan, 1997ko uztailean.

Soinu teknikaria : Cesar Ibarretxe eta Angel Lozano

Hitzak

Aste Nagusia

bakarra dago

hamar gauekoa

munduan

Abuztuan Bilbon

danok kalera

katuek eurek be

jaietan

Mari, Mari

Marijaia dator

Mari, Mari

Marijaia dator

Uger, uger

Bilboko uretan

Mari, Mari

Marijaia dator

Abuztuan danok

zahar eta gazte

gizon eta andre

jaietan

Zapia lepoan

alkar hartuta

kolore guztiak

dantzetan

Goxa eta erlojua

ez ei doaz batera

bata edo bestea

zoratu egin da

Hara hara hara

hara nor datorren

hara hara hara

gure Marijaia

Ene ene ene

oi ai ene bada

aste hau pasata

barriro joango da

Marijaia bera

gure Marijaia

Bilbora etorri da

Aste Nagusira

Aste Nagusi

bakarra munduan

bakarra munduan

Marijaia.

Erreferentziak

  1. Astiz, Iñigo. «Marijaia kantuan hasi zenekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.