Badaia
Badaia Arabako mendebaldean kokatuta dagoen mendigune karstikoa da. Badaiaren ekialdean Gasteiz dago, mendebaldean Kuartango, hegoaldean Iruña Oka eta iparraldean Zuia. Tetxa edo Subillako haitzarte ikusgarriak banatzen du mendebaldean daukan Arkamu mendilerrotik. Mendilerroaren zatirik handiena lur komunala da, Badaiako Mendilerroko Erkidegoak kudeatua.
Badaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Oteros |
Garaiera | 1.038 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′26″N 2°49′39″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendigunea 800-1.000 metro inguruko tontorrek osatzen dute, eta Oteros da garaiena. Gaur egun, argindarra sortzeko haize errota ugari ditu gainaldean.
Mendiak
- Oteros, 1.036 m[1][2]
- Lorritxo, 1.024 m
- Pititurri, 1.016 m
- Alto Concha, 999 m
- Ganalto, 898 m
- Olazar edo Ekialdeko Olazar, 883 m
- Mendebaldeko Olazar, 882 m
- Pikatxo, 865 m
- Peña de La Malapasada, 759 m
- Mendizabal, 759 m
- Peña Arrikoaran, 739 m
- Nikosarri, 691 m
- Mendigurengana, 597 m
- Zorrokina, 756 m
Erreferentziak_
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Badaia (Mendikat) - Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
- Arabako mendien zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.