Bad Teacher
Bad Teacher (euskaraz Irakasle Txarra), 2011ko Jake Kasdan estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Cameron Diaz, Justin Timberlake, Lucy Punch, Phyllis Smith, John Michael Higgins eta Jason Segel aktoreek antzeztu zuten.
Bad Teacher | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Bad Teacher |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film komikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jake Kasdan |
Gidoigilea(k) | Lee Eisenberg (en) Gene Stupnitsky (en) |
Antzezlea(k) | |
Cameron Diaz Justin Timberlake Lucy Punch Jason Segel John Michael Higgins Molly Shannon Kaitlyn Dever (en) Thomas Lennon Eric Stonestreet Nadie (en) Phyllis Smith Dave Allen Kathryn Newton Jillian Armenante Nat Faxon David Paymer Paul Feig Stephanie Faracy Lee Eisenberg (en) Jennifer Irwin (en) Rose Abdoo (en) Noah Munck | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jimmy Miller |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures Radar Pictures (en) |
Edizioa | Tara Timpone (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Andrews |
Argazki-zuzendaria | Alar Kivilo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
sonypictures.com… | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
AEB, Chicago, Elizabeth Halsey (Cameron Diaz) andereinoa John Adams Institutuko irakasle gupidagabe, zakar, gaizkiesanzalea eta guztiz ganoragabekoa da: edanzalea, marihuanazalea eta bere lana uzteko dirudun batekin ezkontzea beste asmorik ez du. Mark Pubich (Nat Faxon) senargaiak Elizabeth uztean, Scott Delacorte (Justin Timberlake) irakasle aberats eta ederra maiteminarazteko plana martxan jarriko du, baina horretarako, Amy Squirrel (Lucy Punch) energiaz betereiko andereino hiperaktiboarekin lehiatu beharko da. Aldi berean, Russell Gettis (Jason Segel) gimnasia irakasle sarkastiko eta lotsagabeak Elizabethekin neskatan egiten saiatuko da. Elizabethen trikimailu lotsagabe eta eskandalagarriek bere ikasleei ezohiko heziketa modu batean irakatsiko dizkie, "berak irakasten duena, ez baitago liburuetan".
Aktoreak
- Cameron Diaz: Elizabeth Halsey
- Justin Timberlake: Scott Delacorte
- Lucy Punch: Amy Squirrel
- Jason Segel: Russell Gettis
- Phyllis Smith: Lynn Davies
- John Michael Higgins: Wallace "Wally" Snur
- Dave Allen: Sandy Pinkus
- Molly Shannon: Melody Tiara
- Eric Stonestreet: Kirk
- Thomas Lennon: Carl Halabi
- Nat Faxon: Mark Pubich
- Kaitlyn Dever: Sasha Abernathy
- Matthew J. Evans: Garrett Tiara
- Noah Munck: Tristan Munck
- Kathryn Newton: Chase Rubin-Rossi
- Aja Bair: Devon
- Andra Nechita: Gaby
- Christine Smith: Medikuaren laguntzailea
- Jillian Armenante: Beth Pavicic
Kanpo loturak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)