Bad Boys (1983ko filma)
Bad Boys (euskaraz Mutil Gaiztoak) 1983ko Rick Rosenthal estatubatuar drama thriller filma bat da. Sean Penn, Esai Morales, Alan Ruck, Ally Sheedy eta Clancy Brown aktoreek antzeztu zuten.
Bad Boys (1983ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Bad Boys |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, sarbide-bizipena eta prison film (en) ![]() |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rick Rosenthal |
Antzezlea(k) | |
Sean Penn Esai Morales Alan Ruck Ally Sheedy Clancy Brown Rick Rosenthal Reni Santoni Jason Gedrick Eric Gurry Harry Lennix (en) ![]() Jamie Lee Curtis | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Marty Hornstein (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | EMI Films (en) ![]() Universal Studios |
Edizioa | Antony Gibbs (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bill Conti |
Argazki-zuzendaria | Bruce Surtees |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmak AEBtako nerabe taldeen delinkuentzia ukitzen du.
Argumentua
1980ko hamarkadaren hasiera, Chicago. Auzuneetako kaleak gazte taldeen arteko bortizkeria eta borroken eta haien eta poliziaren arteko liskarren lekuko da. Talde horietako bateko kide gogorrenetako bat Mick O'Brien (Sean Penn) 1 urteko irlandar-estatubatuar nerabea da, jada burututako delituen ondorioz bere gain zigor ugari bereganatu dituelarik. Poliziak jarraitzen ari zitzaion unan, Mickek nahi gabe bere etsairik handiena den Paco (Esai Morales) hispaniar-estatubatuar nerabearen anai txikia hilko du. Jada epaiketa burutu eta nerabe-espetxean dela, kalean ikasi duen bortizkeriaz haratago, Mickek erreabilitazio itxaropen bat badagoela ikusiko du. Espetxean bertako kankailuek preso ahulenen gain ezarritako beldur eta intimidazio nagusi da. Mickek hara eraman duen bortizkeria eta gorroto giro hartatik ihes egiteko aukera bakarra duela eta aprobetxatu beharrean dagoela jabetuko da.
Aktoreak
- Sean Penn: Mick O'Brien
- Esai Morales: Paco Moreno
- Alan Ruck: Carl Brennan
- Ally Sheedy: J.C. Walenski
- Clancy Brown: "Bikingo" Lofgren
- Robert Lee Rush as Warren "Txiolari" Jerome
- Reni Santoni: Ramon Herrera
- Jim Moody: Gene Daniels
- Eric Gurry: Barry Horowitz
- John Zenda: Wagner nerabe-espetxeko zuzendaria
- Tony Mockus, Jr.: Bendix zaintzailea
- Jamie Lee Curtis (kameoa): ile luzeko oinezkoa
- Rick Rosenthal (kameoa): epailea