Bacillus coagulans
Bacillus coagulans Bacillus generoko bakterioa da, elikagai-kontserbak batzuetan kutsatu eta hondatzen dituena. B.W. Hammer mikrobiologoak deskribatu zuen lehenbizikoz 1915ean.
Bacillus coagulans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Caryophanales |
Familia | Bacillaceae |
Generoa | Bacillus |
Espeziea | Bacillus coagulans [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Ezaugarriak
Bacillus coagulans bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Anaerobio fakultatiboa da, katalasa (+) eta mugikorra. Bacillus guztien antzera endosporak sortzeko gai da. Endosporak erresistentzia handiko egiturak dira, bakterioa bizirik eta sor egoeran mantentzen dutenak ingurugiroko baldintzak oso gogorrak eta aurkakoak izan arren.
Termofiloa da eta pH azidoak jasateko gaitasuna du.
Ez da giza patogenoa. Aitzitik, probiotiko moduan erabilia onuragarria da hainbat gaitz gastro-intestinal sendatzeko eta immunitate-sistema bizkortzeko [1] [2]
Elikagaien hondatzailea
Mikrobio honek kalteak egiten ditu elikagaien industrian, latetan ontziratuak dauden elikagaietan, batez ere. Kontserba-latetan "garraztasun laua" deritzona eragiten du, elikagaiak hartzitzen dituelako gasik sortu gabe eta latak desitxuratu gabe (badaude laten elikagaiak hartzitzen dituzten beste bakterio batzuk -klostridioak, eskuarki- gasa askatzen dutenak, laten bizkorra eta puzte-prozesua eraginez)
Erreferentziak
- Hun, L. (2009). "Bacillus coagulans significantly improved abdominal pain and bloating in patients with IBS". Postgraduate Medicine 121 (2): 119–124 Bacillus coagulans Significantly Improved Abdominal Pain and Bloating in Patients with IBS
- Fitzpatrick, LR. (Aug 2013). "Probiotics for the treatment of Clostridium difficile associated disease.". World J Gastrointest Pathophysiol 4 (3): 47–52 Probiotics for the treatment of Clostridium difficile associated disease