Bacillus cereus
Bacillus cereus janari-intoxikazioak eragin ditzaken Bacillus generoko bakterioa da.
Bacillus cereus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Caryophanales |
Familia | Bacillaceae |
Generoa | Bacillus |
Espeziea | Bacillus cereus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Ezaugarriak
Bacillus cereus bakterio Gram positiboa da, anaerobio fakultatiboa. Mugikorra da eta Bacillus guztien antzera endosporak sortzeko gaitasuna du. Endosporak erresistentzia handiko egiturak dira, bakterioa bizirik eta sor egoeran mantentzen dutenak ingurugiroko baldintzak oso gogorrak eta aurkakoak izan arren. Bacillus cereus-en kasuan endosporak zelularen erdialdean sortzen dira eta ez dute zelula desitxuratzen.
Odol-agarrean hazten denean bakterio honek beta-hemolisia eragiten du (eritrozitoen hemolisia burutzen du).
Patogenia
Bacillus cereusek garrantzi handia dauka elikagaien mikrobiologian, janari-intoxikazioak eragiten dituelako, horretarako kopuru handietan egon behar den arren.
Endosporak sortzen dituenez, bakterioak bizirik iraun dezake sukaldean elikagaiak ondo sukaldatzen ez badira (janariak 100 °C-tik behera egosten badira, elikagaietan dauden esporak ez dira deskonposatzen). Gaizki sukaldatu ondoren janariak ez badira hozkailuan sartzen, eta inguruko tenperaturan uzten badira, esporak hozitu eta bakterio berriak agertuko dira, janari-intoxikazioa sortuko dutenak.
Bacillus cereusek bi exotoxina (enterotoxinak) ekoizten ditu: bata termoegonkorra da, bestea termolabila. Bakterioak sortzen dituen intoxikazioak gastroenteritis arina eragiten du: tripako mina, beherakoak, goragaleak eta okak dira intoxikazio horren sintoma nagusiak.
Toxina termolabila sortzen duenean, bakterioak gastroenteritis diarreikoa eragiten du, beherakoa izanik sintoma nagusia. Toxina termoegonkorra sortzen badu, gastroenteritis emetikoa agertzen da, gehienbat okak eragiten dituena [1]
Kasu bietan intoxikazioa ez da larria, eta berez sendatzen da 2-3 egunetan.
Erreferentziak
- Ingraham, J; Ingraham, C: Introducción a la Microbiologia, vol. 2: 567