Baby boom
Baby booma jaiotza tasaren hazkunde itzeleko aldi bat da. Ingelesezko izen horrek «haurtxoen eztanda» esan nahi du, eta Bigarren Mundu Gerraren amaieraren ondoren sortutako izena da, Ameriketako Estatu Batuetan aldi hartan jazo zen jaiotza tasaren hazkunde itzela aipatzeko.
Baby booma 1945-1975 bitartean izan zen Mendebaldeko herrialde gehienetan. Hego Euskal Herrian, 1957tik 1977ra doan jaiotza tasa hazkunde handienaren aldia deitzeko erabiltzen da. Izan ere, Francoren diktaduraren ondorioz, Hego Euskal Herrian eta Espainian prozesu hori atzeratu egin zen. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian berriz, jaiotza tasaren hazkunde biziaren aldia 1947tik 1963ra gertatu zen.
Aldi horretan jaiotakoei baby boom belaunaldia edota baby boomerrak deritze.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.