Babutxa

Babutxak musulman herrialdeetan oso ohikoa den oinetako mota da. Etimologikoki persierazko (papush) پاپوش hitzetik dator: pa (oina) eta push (jantzi).[1]

Marokoko babutxak.

Deskribapena

Orpotik irekita eta puntan bukatzen ohi den den oinetako arin bat da; dena dela, gaur egun punta forma biribilekoak ere ikus daitezke. Babutxak emakumeek zein gizonek erabiltzen dituzte. Larruzkoak zein plastikozkoak izan daitezke. Diseinu eta dekorazio ugari erakutsi ditzake: marradunak, koloretakoak, xaflatxoez... Oinetako hauek zokoetan, arabiar azoketan, saltzen dituzte.[2]

Artisautza

Babutxak artisautzako produktua izaten da. Esaterako, Marokon tradizio handia dago oinetako hauek eta larrukigintzan orokorrean lantzen.

Erreferentziak

  1. Histoires de mots, Julie Michon et Jean-Paul Roig
  2. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=babutxa

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.