Babioko Burdin Aroko herri harresitua

Babioko Burdin Aroko herri harresitua Babio mendian dagoen Burdin Aroko herri gotortua edo kastroa da[1], gaur egun haren hondarrak besterik ez dira geratzen eta indusketan bidez ikertzen ari da.

Europa Mendebaldeko Burdin Aroko herri harresituetan ohikoa den bezala, Babio mendiko tontorretik dagoen ikuspegia lurraldearen kontrola errazten du.
Babioko Burdin Aroko herri harresitua
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAraba, Izoria eta Aiara
Koordenatuak43°03′00″N 3°01′44″W
Map
Historia
GaraiaBurdin Aroa
Garaia(k)Burdin Aroa
KulturaAutrigoia
Indusketa
ZuzendariakJon Obaldia
BisitagarriaBai
Altitudea582 m

Arrastoen aurkikuntza

Aztarnategi hau, María José Yarrituk, Javier Gorrochateguik eta José Luis Martínezek identifikatu zuten 1981eko abenduan. 1982an, aurkikuntza horren berri eman zioten Armando Llanosi eta Felix Murgari, eta hauek, Arabar Institutuko Arkeologiako kideekin batera ikus-miaketa bat egin zuten urte berean, baieztatuz Burdin Aroko herri harresitua zela (Murga 1982: 61). Izoriako biztanleen artean jasotako lekukotasunen arabera, lubaki formako kata bat ere egin zuten kanpoaldeko harresiaren parean[2].

Esan bezala, 1982. urtean, Felix Murgak, Babio eta Peregañako Burdin Aroko herrien aurkikuntza argitaratu zuen[3].

Indusketa modernoak

2018an, Aztarnako kideek bultzatuta eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Babion industeko proiektu bat martxan jarri zen, Arabako Foruaren onespenarekin eta Izoriako kontzejua eta Aiarako Udaletxeak finantzatua. 2018an bertan prospekzio bat egin zen, zortzi kata barne. Pezoa aurkitu zen, labe baten hormari itsatsita zegoen zepa handi bat aztarnategiaren barrualdean, ustez Burdin Arokoa eta erromatar “Pilum” baten kisketa aurkitu ziren. Emaitza on horiek ikusita, hurrengo urtean indusketak hasi ziren Jon Obaldiaren gidaritzapean.

Harresia identifikatu da, zeramika zatiak hezur zatiak, aurkitu dituzte gazta egiteko tresna baten hondarra eta haziak, eta grabatua duen pieza bat. lehen materialekin baiezta daiteke abeltzainak eta nekazariak zirela[4].

Babioko herri harresitua, ez dauka babes legalik, bakarrik aztarnategi inbentariatu bezala, 104. zenbakiarekin erregistratua dago.

Mendiaren orografiari dagokionez, iparraldea, mendebaldea eta ekialdean, amildegi sakonak daude, hegoaldeko eremua bilakatuz defendatu behar den alde bakarra. Bertan, defentsa-sistemak bi harresi paralelotan oinarritzen da, kokapenak berak dituen babes naturalak osatzeko, bi sakan. Harresiek, trabatu gabeko harlangaitzez altxatu ziren paramentu bikoitzeko teknika erabiliz. Biak ondo nibelatuta daude eta topografiara egokitzen dira, oinplanoa segmentu zirkularraren forma hartuz. Osotara, bi harresiek hamar bat hektareako ingurua gordetzen dute bere baitan.

Uste da Azken Brontze Aroko eta Lehen Burdin Aroko aztarnak dituela, babes sistemak hori igartzen baitu. Berreskuratutako beste materialen artean, 2010ean, Asier Perez de Eulatek printzipioz burdinazko lantza punta bat izan zitekeena aurkitu zuen aztarnategitik gertu. Bestalde, aztarnategiarekin erlazioa eduki dezakeen kobrezko aizkora bat aurkitu zen momentu ezjakin batean, mendiaren oinean dagoen Aspuru baserrian, Izorian, beste kronologia batekoa izan daitekeena, baina, edonola ere, kontuan hartzekoa.

Babioko mendian koba bat dago, “Frantsesen koba” deitzen diotena. Bertan Felix Murgak Erdi Aroko zeramikazko pitxer bat aurkitu zuen eta zenbait giza aztarna, kronologia ezezagunekoak. Gainera, Izoriako herrian bertan , Ibarra auzoan, aztarnategi bat aurkitu zuen Felix Murgak, 1992 urtean. Materialen tipologiari erreparatuz (eskuz egindako zeramika eta zenbait sukarri gehien bat), Brontze Garaiko aztarnategia izan zitekeela antzeman zuen[2].

Inguruko aztarna garaikideak

Burdin Aroan, herrien sareak ezarri zirela uste da, eta horregatik, beti bilatzen dira inguruko bizileku garaikideak, euren artean erlazionatua egon zitekeelako modu batean edo bestean eta lurraldearen antolakuntza gauzatu. Babiotik gertu dagoen Burdin Aroko beste herri bat Peregañakoa da, 20 Ha dituena. Bertan dagoen Los Moros kobazuloan, material ugari aurkitu zen, burdinazkoa tartean. Urrun ez dauden beste aztarnategi batzuk hauek dira: Burdin Aroko Santa Ageda (Delikan), Aloria herriko erromatar aztarnen azpiko II. Burdin Aroko etxebizitza bat, eta Santa Cristina aztarnategia, Orduñatik gertu baina Amurrio udalerrian dagoen Saratxo herritik gertu eta herri harresitu gisa identifikatu zuena Armando Llanosek.

Erreferentziak

  1. Narbarte Hernandez, Josu. (2022). «Bidaia bat protohistoriako Euskal Herrian barrena» Argia ISSN 0213-909X..
  2. Obaldia Undurraga, Jon. (Junio 2019 Ekainak año XIX urte nº 52 zkia.). «Babio 2018» Aztarna. Nerbioigoieneko etnografia eta kultura zabalpenerako aldizkaria 52: 7-12. ISSN 1577-4627..
  3. (Gaztelaniaz) Murga, Felix. (1982). «Dos poblados de la Edad del Hierro: Perigana y babio en la tierra de Ayala (Álava). Y otros hallazgos» Kobie (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) 12: 53-66..
  4. (Gaztelaniaz) » La tercera campaña de excavación de Babio saca a la luz una quesera y un grabado. (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.