Babiloniar Inperioa
Babilonia edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa da.
- Babilonia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Babilonia (argipena)»
Babiloniar Inperioa | |||
---|---|---|---|
K.a. 1792 – K.a. 539 | |||
Monarkia | |||
Babiloniar Inperioa berdez | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Babilonia | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | amorrera, kasitera, akadiera | ||
Erlijioa | Politeismo | ||
Historia | |||
K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako hiriko erregeak, Hammurabik, Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniako inperioari hasiera eman zion konkista horrek. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten eta inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.
Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte ingurua izan zen hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, Babiloniako lorategi jasoak.
Historia
Babiloniar Inperioa baino lehen, Mesopotamiako lurraldeetan bi talde etniko nagusi ziren, Sumertarrak eta Akadiarrak. Lurralde hau baliabide naturaletan aberatsa izateaz gain, merkataritzarako estrategikoki kokaturik zegoen.
Antzinako Babiloniako legealdia
K.a. XIX. mendean, sumertarrak Ur-III dinastian zeudelarik, Eufrates ibaiaren mendebaldetik zetozen amortar semitek ia Mesopotamia okupatu zuten eta kontrola hartu zuten. Han, euren legea ezarri eta gobernua sortu zuten. Lehendabiziko urteetan, gobernua Isinen kokatu zuten. Hiru mende geroago, K.a. XVIII. mendean, gobernu monarkiko bat sortu zuten Babilonia hirian.
Babiloniarrek salerosten zuten mendebaldeko herriekin eta eragina izan zuten haiengan. Babiloniako tropek eta ofizialek Siria eta Kanaan zeharkatzen zuten. Geroxeago, kolonialista amortar talde bat Babilonian jarri zen bizitzen salerosteko xedearekin.
Sumerreko seigarren subiranoa zenak, Hammurabik, K.a. XVII. mendearen hasieraren inguruan Mesopotamiari nagusigoa kendu zion Babilonia hiriaren mesederako. Horrexegatik, Hammurabi Babiloniako lehen erregetzat hartzen da.
Babiloniarrek euren erregea Marduk jainkoaren ordezkari eta Babilonia hiria hauek koroatu behar zituzten hiri sakratua zela uste zuten. Erregeek goberna zezatela bermatzeko, burokrazia ezarri zuten, gobernu zentralista eta sistema zergadun bat garatuz.
Babiloniaren sorrerak literatura berpizte bat ekarri zuen.