Babia

Babia Leongo ipar-mendebaldeko eskualde tradizionala da (Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan), hango eskualde banaketan, Mendebaldeko Mendialdea deritzonean kokatua. Eskualde tradizional hori 28 herrik osatzen dute, bi kontzeju edu udalerritan banatuta.

Babia
MotaEspainiako eskualdea
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′50″N 6°04′33″W
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Leonen asturieraz egiten den eskualdeen artean (more iluna), Babiaren kokapena.

Etimologia

Toponimoa Vadabia Erdi Aroko formatik dator, erromantze zaharrean Vall de la Vía, bideko harana. Eskualdeari Orbigo esaten zitzaiola-eta termino hori euskarazko ur hitzarekin lotu duenik ere bada[1].

Eskualdeko berezko hizkuntza astur-leonera da[2].

Gazteleraz ohikoa da Babian egon esamoldea ("estar en Babia"), kezkarik gabe arazoez ezjakina den pertsonaren egoera adierazteko. Jatorria du esamoldeak antzinako Leongo erregeen ohituran, Babian ehizan luzaroan aritzen zirenak. Gortean erregerengandik galdetuz gero Leonen, esaten zen errege Babian zela, eta hortaz gorteko arazoez aparte eta ezjakintasunean zegoelako adiera hartu zuen horrek[1].

Geografia

Asturiasko Teberga, Somiedo, Quirós eta Lena kontzejuekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean. Mendebaldean, Lazianako eskualdea du. Hegoaldean, Omaña eta Luna (Leon) eskualdeak. Eskualde hau oparoa da bere langintza tradizionalerako, abeltzaintzarako. Artzaintzak sarrio ugariekin partekatzen ditu Babiako larre ugariak.

Eskualdea banatzen da bi kontzejutan, tradizionalki Goiko Babia eta Beheko Babia ere esaten direnak. Hona jarraian bertako izenak, bertako asturieraz diren bezala[2]:

Goiko Babia edo Cabrichanes

  • Cabrichanes
  • La Cueta
  • Guergas
  • Tsáu
  • Mena
  • Meirói
  • Las Murias
  • Penalba
  • Piedrafita
  • Quintanietsa
  • La Riera
  • San Félis
  • Torre
  • La Veiga de Viechus

Beheko Babia edo Santu Mitsanu

  • Candemuela
  • Cuspedal
  • Xenestosa
  • La Maxuga
  • Pinus
  • Riuláu
  • Rubléu
  • Santu Mitsanu
  • Turrebarriu
  • Turrestíu
  • Truébanu
  • Vitsafelíz
  • Vitsargusán
  • Vitsasecinu

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Administrador. (2011-10-31). «Del nombre de Babia y de la expresión "estar en Babia"» Babia.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  2. Alvarez, Guzmán.. (1985). El habla de Babia y Laciana. Ediciones Leonesas ISBN 84-86013-22-4. PMC 14584308. (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.