Babesleku nuklear
Babesleku nuklearra leherketa, istripu edo eraso nuklear batetik jendea babesteko bereziki diseinatua dagoen gune itxi eta isolatua da. Babesleku nuklear hauetako asko Gerra Hotzaren garaian defentsa zibil modura eraikiak izan ziren.
Motak
Funtzioaren arabera hiru babesleku nuklear mota sailkatu daitezke:
- Epe laburreko babeslekuak (1-7 egun): leherketak eragindako talka uhinetik eta sutetaik babes ematen du.
- Epe ertaineko babeslekuak (1-6 hilabete): negu nuklearraren eraginetik babes ematen du (leherketaren ondorioz estratosferan hautsa masiboki jaurtiki eta klimaren hozketa ematen da).
- Epe luzerako babeslekuak (6 hilabetetik aurrera): Teorian erradioaktibitatea guztiz desagertu edo murriztu arte elementu erradioaktiboetatik babes ematen du.
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.