Babes Zibil
Babes Zibila ia herrialde guztietan bertako gobernuen laguntzaz antolatzen diren ekintza multzoak dira. Helburua edozein larrialdiaren aurrean (uholdeak, lurrikarak, suteak, istripu larriak) herritarrak antolatzea da horien ondorioei aurre egiteko. Halaber, Babes Zibila komunitate baten barruan helburu horrekin antolatutako pertsonak dira.[1] Ofizialki 1949ko abuztuaren 12an sortu zen, Genevako Itunaren bitartez.
Zer da Babes Zibila?
Babes Zibila zerbitzu publiko bat da. Herrietan antolatzen da eta tokian tokiko autoritate gorena alkatea da. Babes Zibileko zerbitzuaren helburua pertsona eta ondasunen babesa bermatzea da, arrisku kolektibo handiko, hondamen publikoko egoeran daudenean eta jendearen segurtasuna eta bizia arriskuan egon litekeenean; era berean oinarrizko zerbitzuen eta ohiko funtzionamenduaren eta bere metropoli-ingurunean eragina izan dezaketen arrisku naturalak eta teknologikoak gutxitzea ere helburu du.[2]
Historia
Babes Zibila 1949ko abuztuaren 12an sortu zen, Genevako Itunaren bitartez; bertako lehenengo protokolo gehigarrian, “Nazioarteko Gatazka Armatuen Biktimeen Babesa”, eta Gurutze Gorriaren lana nolabait osatzeko, definizio hau dago: Babes Zibila edo Defentsa Zibila ondoko kasuetan kaltetuentzako laguntzarako eta bizirauteko baldintzak sortzea da; kasuak hauek dira:
- Alarma Zerbitzua
- Ebakuazioa
- Babeslekuak prestatzea eta antolatzea
- Segurtasun neurriak ezartzea
- Salbamendu
- Osasun zerbitzuak, lehen sorospenak eta erlijio-laguntza barne
- Suteen aurkako borroka
- Inguru arriskutsuak bilatzea eta azaltzea
- Deskontaminazioa eta antzeko babes-neurriak
- Larrialdietan ostalekuak eta janaria ziurtatzea
- Kaltetutako lurraldetan ordena berreskuratzeko lanak
- Oinarrizko zerbitzu publikoak berrezartzeko neurriak
- Premiazko ehorzte zerbitzuak
- Bizirauteko oinarrizko ondareen babesa
- Helburu hauek betetzeko aktibitate osagarriak, planifikazioa eta antolaketa barne
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak harrapatzea
- Trafikoa antolatzea
1977ko ekainaren 8an, Genevan, Protokolo Gehigarri bat sinatu zen.
Babes Zibilaren ikurra
Babes Zibilaren nazioarteko ikurra Protokolo Gehigarriaren 66. artikuluan jaso zen. Hau da deskribapena: Triangelu ekilatero urdina atzealde laranja baten gainean.
Babes Zibila herrialdeen arabera
- Albanian Civil Protection
- State Emergency Service – Australia
- Belgian Civil Protection – Belgika
- Defesa Civil – Brasil
- Cyprus Civil Defence - Zipre
- Population Protection – Txekia
- Danish Emergency Management Agency – Danimarka
- Protección Civil - El Salvador
- Civil defense in Finland - Finlandia
- Sécurité Civile – Frantzia
- General Secretariat for Civil Protection – Grezia
- Civil Aid Service – Hong Kong
- Civil Defence of India – India
- Civil Defence Harir in Kurdistan – Irak
- Civil Defence Ireland - Irlanda
- Isle of Man Civil Defence Corps
- Civil defense in Israel - Israel
- Protezione Civile – Italia
- Malaysian Civil Defence Department
- Protección Civil – Mexiko
- Corps des Sapeurs-Pompiers – Monaco
- Civil Defence - Zeelanda Berria
- Nigeria Security and Civil Defence Corps – Nigeria
- Norwegian Civil Defence - Norvegia
- Red Sísmica de Defensa Civil - Panama
- Autoridade Nacional de Proteção Civil - Portugal
- Civil Police – San Marino
- Singapore Civil Defence Force
- Protección Civil - Espainia
Erresuma Batua:
- Civil Defence Corps
- 4x4 Response
- HANDEL|UK's National Attack Warning System
- Royal Observer Corps
AEB:
- Civil Air Patrol
- United States civil defense
- United States civil defense association
- Comprehensive Emergency Management
- Federal Emergency Management Agency
- CONELRAD
- Duck and Cover
Alemania:
- Technisches Hilfswerk
- Katastrophenschutz
- Deutsches Rotes Kreuz DRK
- Arbeiter-Samariter-Bund Deutschland ASB
- German Life Saving Association|DLRG
- German fire services
- Johanniter-Unfall-Hilfe
- Malteser International
- Bergwacht
- Verkehrswacht
- Seenotretter
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babes Zibil |