Babe
Babe Chris Noonan australiar zinema zuzendariaren drama eta komediako film bat da, 1995ekoa, Dick King-Smith idazlearen The Sheep-Pig eleberrian oinarritua. 1998an Babe: Pig in the City (Babe: txerria hirira doa) izeneko jarraipena izan zuen.
Babe | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Izenburua | Babe | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Australia eta Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 92 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Sheep-Pig (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Australia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Chris Noonan (en) | |||
Gidoigilea(k) | George Miller Chris Noonan (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
James Cromwell (en) (Arthur Hoggett (en) ) Magda Szubanski Brittany Byrnes (en) Tina Lifford Patrika Darbo Paul Goddard (en) Marshall Napier (en) Ross Bagley Rosanna Huffman | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Bill Miller George Miller | |||
Konpainia ekoizlea | Kennedy Miller Mitchell (en) | |||
Edizioa | Marcus D'Arcy (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Nigel Westlake | |||
Argazki-zuzendaria | Andrew Lesnie | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Australia | |||
ikusi
| ||||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak George Miller, Doug Mitchell (en) , Bill Miller Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak George Miller, Chris Noonan (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak Roger Ford (en) , Kerrie Brown (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak Marcus D'Arcy (en) , Jay Friedkin (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak James Cromwell (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 68. Oscar Sariak Chris Noonan (en) Efektu berezi onenen Oscar Saria 68. Oscar Sariak Scott E. Anderson (en) , Charles Gibson (en) , Neal Scanlan (en) , John Cox (en) | |||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
1996ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Scott E. Anderson, Charles Gibson eta Neal Scanlan) irabazi zuen.
Filma Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko Robertson udalerrian filmatu zen.
Argumentua
Hoggett baserrian abereek bizimodu lasaia dute, bakoitzak bere betebeharrak burutuz: Fly, Border Collie arrazako txakurra, Ferdinand ahate hitzontzia; Maa, ardi zaharra; xagu hirukote bihurria... Baina egun batez baserrira Babe txerritxo umezurtza iritsiko da, baserriaren bizimodua betiko aldatuko duelarik. Fly txakurrak zaintzen duenez, txerritxoak bera ere artzain txakurra dela pentsatzen du. Hoggett baserritarra hortaz konturatuko da, Babek ardiak zaintzeko dohai bereziak dituela jabetuz, eta denen harridurarako, Rex txakurrak artzain txakurren lana irakatsi, eta Hoggert baserritarrak Artzain Txakur Txapelketa Nazionalean lehia dadin txerritxoa izen emango du.
Aktoreak
Ahotsa
- Narratzailea: Roscoe Lee Browne
Aktoreak
- James Cromwell: Arthur Hoggett
- Magda Szubanski: Esme Cordelia Hoggett
- Zoe Burton: Alaba
- Brittany Byrnes: neskatoa, Hoggerttarren biloba
- Wade Hayward: mutikoa, Hoggerttarren biloba
Ahotsak
- Christine Cavanaugh: Babe txerritxoa
- Miriam Margolyes: Fly artzain txakurremea
- Danny Mann: Ferdinand ahatearen
- Hugo Weaving: Rex, Babyri irakasten dion artzain txakurra
- Miriam Flynn: Maa ardia
- Russi Taylor: Duchess katemea
- Evelyn Krape: Ardi zaharraren ahotsa
Kanpo estekak
- Babe filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)