Babalwa Latsha
Babalwa Latsha (Lurmutur Hiria, Hego Afrika, 1994[1]) emakumezko errugbilaria da, Hego Afrikako Springbok selekzioko kapitaina 2018tik, eta 2020tik Eibar Rugby Taldeko jokalaria. Afrikako emakumezko lehen errugbilari profesionala da Euskal Herrian lehiatzen hasi denetik.
Babalwa Latsha | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Khayelitsha (en) , 1994ko martxoaren 31 (29 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | University of the Western Cape (en) | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||
|
Biografia
Khayelitsa auzoan jaio zen Lurmutur Hirian. Auzo txiro eta istilutsua da, berak onartu duen bezala. Auzoan bertan irrati-esataria izan da kirol saio batean[2].
Zuzenbide gradua egina du University of the Western Cape unibertsitatean[3], non gimnasiako prestatzaile gisa ere lan egin duen.
Kirol ibilbidea
Klubetan antolatutako emakumezko errugbirik ez da Hego Afrikan, eta nagusiki ikastetxeen taldeetan eta eskualdetan antolatutako selekzioetan jokatu izan du Latshak[4].
2018tik Springbok deritzon nazio selekzioan parte hartu du, eta 2019an kapitain izendatu zuten.
Euskal Herrian
2020ko urtarrilean Eibar Rugby Taldeak fitxatu zuen, talde honek ordura arte erdietsitako kategorian garaienean jokatu behar zuenean: Espainiako Ohorezko B Dibisioa. Funtsezkoa izan zen Latsharen ekarpena: lehen hiru partidetan 10 entsegu egin zituen, eta hiru partidak irabazi zituen Eibarrek[2]. Zazpi partidako denboraldian, 6tan jokatu zuen, 13 entsegu eta 65 puntu erdietsiz. Lehiaketa amaitzean, Ohorezko Dibisiora igaro zen Eibar, eta kontratu luzapena egin zioten Babalwa Latshari[5].
Afrika osoan profesional jokatzea lortu duen lehen errugbilaria da Babalwa Latsha[6].
Erreferentziak
- «PLAYER PROFILES» springboks.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- «Babalwa Latsha, errugbilaria: “Garrantzitsua da bide bat irekitzea, atzetik datozenek bide hori jarraitu ahal izateko”» etakitto.eus 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- Jeku, Silu; Sport. (). «Babalwa Latsha takes on gender inequality in sport» New Frame (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- (Ingelesez) Sibembe, Yanga. «WOMEN'S RUGBY: Babalwa Latsha: SA rugby prop goes pro – in Spain – and makes history» Daily Maverick (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- (Gaztelaniaz) Femenino, Rugby. «Babalwa Latsha seguirá en Eibar» Rugby Femenino (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- (Ingelesez) «Springbok Women's captain jets off to Spain after impressive performances» www.iol.co.za (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
Kanpo estekak
- Babalwa Latsharen fitxa Springbok selekzioaren webgunean.
- Babalwa Latsha Twitterren: @BabalwaLatsha