Baba Nobuharu
Baba Nobuharu (japonieraz: 馬場 信春, 1514/15 – 1575eko ekainaren 29a) , Baba Nobufusa bezala ere ezaguna, Sengoku aroko samurai japoniar bat eta Takeda Shingenen hogeita lau jeneral deritzenetako bat izan zen, Takeda Shingen gehien fidatzen zen jeneralak zirenak. Babak, Mikatagaharako guduan eta Nagashinoko guduan borrokatu zuen, non Takeda Katsuyoriren armadaren erasoko eskuin hegalaren buruzagitza izan zuen.
Baba Nobuharu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1514 |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | 1575eko uztailaren 8a (egutegi gregorianoa) (60/61 urte) |
Familia | |
Aita | Kyōraishi Nobuyasu |
Jarduerak | |
Jarduerak | Samuraia |
Takeda Shingenek Fukashi gaztelua hartu zuenean (gaur egun Matsumoto gaztelua) 1550ean, Babaren kargu utzi zuen. 1573an gertatu zen Mikatagaharako guduan, berak gidatu zuen armada aurreratua Tokugawa Ieyasuren armadari eginiko jazarpenean, armada hau, Hamamatsu gaztelura itzultzen ari zenean. Babak, gazteluko ateak irekita zeudela ikusi zuenean, tranpa batera zihoala uste izan zuen, eta, beraz, ez zuen jazarpena jarraitu. Nagashinoko guduan hil zuten Baba borrokan, bi samuraik aldi berean eraso zutenean, burua moztuz.
Koyo Gunkanen, Shingenek, Babari, kontu garrantzitsuei buruz etengabe laguntza eskatzen ziola ziurtatzen da. Nagashinoko guduaren aurretik, Babak, parte hartu zuen aurreko 21 guduetan, zauri bakar bat ere jaso ez izanaren ospea zuen.