B eredua
B eredua Euskal Herrian ematen den hezkuntza eredu bat da. Hezkuntza elebiduna ematen du. Ipar Euskal Herrian Ikas-Bi (eskola publikoa) eta Euskal Haziak-en (ikastetxe giristinoak) bitartez ematen den eredua ere honen antzekoa da. Biak batuz gero ikasleriaren % 16,7k horrelako eredu batean ikasten zuen 2005ean[1]. Eredu honetan askotan ikasgai gehiago euskaraz ematen badira ere ikasgai komunak direnak (matematika, filosofia, historia...) gazteleraz eman ohi dira. Askota D ereduan ere ikasgai horietako batzuk gazteleraz ere sartzen diren arren legalki ez da B eredua. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik % 67k ez zuen euskara menperatzea lortzen.[1]
A eta D ereduekin alderatuta ikasle gutxien dituen eredua da.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.