B banda

Fotometrian, B banda urdin koloreko B Johnson iragazkiak iragazitako espektro elektromagnetikoaren zatia da: gehiengo igortzea, 430 nanometrotan dago (urdin kolorea). Gutxi gora-behera, argazki plaka baten sentsibilitatearekin bat dator; fotometrikoki, argazki plaken argazki magnitudearen antzekoa da (mgp), askoz sentikorragoak uhin laburreko argiari (urdin eta morea), uhin erdi (berdea) edo uhin luzekoari (horia, gorria, laranja) baino.

UBV edo Johnsonena deritzon sistema fotometrikoaren barnean, B banda, jatorrizko hiruretatik, tarteko uhin luzera duena da: U (ultramorea), B (urdina) eta V (berdea edo begi hutsez ikusten dena); V iragazkikoa baino laburragoa da (V banda), baina U bandakoa baino luzeagoa.

B bandarekin lortutako magnitudea, V bandarekin lortutakoari kenduz lortutako emaitzak, B-V kolore indizea ematen du, astronomian, argizagien kolorea eta euren azaleko tenperatura zehazteko erabiltzen dena.

Iturriak

On the Color-Magnitude Diagram of the Pleiades, H. L. Johnson, W. W. Morgan, ApJ 114, 522 (1951).

Fundamental stellar photometry for standards of spectral type on the revised system of the Yerkes spectral atlas, Johnson, H. L.; Morgan, W. W., ApJ 117, 313 (1953).

Some Characteristics of Color Systems, Morgan, W. W.; Harris, D. L.; Johnson, H. L. ApJ 118, 92M (1953).

VRI standards in the E regions, Cousins, A. W. J., Mem. R. Astron. Soc, 81, 25 (1976).

VRI Photometry of E and F Region Stars, Cousins, A. W. J., M. N. Astr. Soc. South Africa, 3, 8 (1978).

Fotometría con Filtros, Francisco A. Violat Bordonau, Víctor Violat Martín (2003). Asociación de Variabilistas de España. Astronomía Digital (noviembre de 2003). Fotometría CCD con filtros de color

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.