BRICS
BRICS bost estatu burujabe (Brasil, Errusia, Hegoafrika, India eta Txina) batzen dituen nazioarteko ekonomia erakundea da. BRICS izena estatu kideen ingelesezko izenen akronimoa da: Brazil, Russia, India, China eta South Africa. Jatorrizko izena BRIC zuen, harik eta 2010. urtean Hegoafrika erakunde horretara batu zen arte. Bost estatu horien ekonomiak handiak dira, hazkunde esponentziala dute, eta eragin handia dute munduan. BRICSek munduko lur azaleraren % 26,7 barne hartzen du, eta munduko biztanleen % 41,5. Haien barne produktu gordin (BPG) nominala 28,06 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko BGP nominalaren % 26,6; haien erosahalmenaren parekotasuneko BPGa, berriz, gutxi gorabehera 56,65 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko erosahalmenaren parekotasuneko BGParen % 32,5.[1][2]
|
2023ko abuztuan BRICSek egindako goi bileran onartu zen erakunde horretara batuko direla Iran, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Argentina, Egipto eta Etiopia. Batze hori 2024ko urtarrilaren 1ean gauzatuko da, eta BRICS izena ez da aldatuko.[3][4]
BRIC izena Jim O'Neill ekonomialariak asmatu zuen, 2001. urtean, Building Better Global Economic BRICs bere libururako.[5]
Goi bilerak
Urtero, 2009tik aurrera, kideek goi bilerak egin dituzte:
Data(k) | Antolatzailea | Buruzagia | Egoitza | |
---|---|---|---|---|
1.a | 2009-06-16 | Errusia | Dmitri Medvedev | Jekaterinburg (Sevastianov Etxea) |
2.a | 2010-04-15 | Brasil | Luiz Inácio Lula da Silva | Brasilia |
3.a | 2011-04-14 | Txina | Hu Jintao | Sanya (Sheraton Sanya Resort) |
4.a | 2012-03-29 | India | Manmohan Singh | New Delhi (Taj Mahal Hotel) |
5.a | 2013-03-26 / 27 | Hegoafrika | Jacob Zuma | Durban (Durban ICC) |
6.a | 2014-07-14 / 16 | Brasil | Dilma Rousseff | Fortaleza (Centro de Eventos do Ceará) |
7.a | 2015-07-08 / 09 | Errusia | Vladimir Putin | Ufa |
8.a | 2016-11-15 / 16 | India | Narendra Modi | Benaulim (Taj Exotica) |
9.a | 2017-09-03 / 05 | Txina | Hu Jintao | Xiamen (Xiamen Nazioarteko Biltzar Zentroa) |
10.a | 2018-03-26 / 27 | Hegoafrika | Cyril Ramaphosa | Johannesburg (Sandton Convention Centre) |
11.a | 2019-11-13 / 14 | Brasil | Jair Bolsonaro | Brasilia (Itamaraty jauregia) |
12.a | 2020-11-17 (jatorriz uztailean zen egitekoa, baina COVID-19 pandemiaren eraginez atzeratu zen | Errusia | Vladimir Putin | San Petersburgo (bideokonferentziaz) |
13.a | 2021-09-09 | India | Narendra Modi | New Delhi (bideokonferentziaz) |
14.a | 2022-06-23 | Txina | Xi Jinping | Pekin (bideokonferentziaz) |
15.a | 2023-08-22 / 24 | Hegoafrika | Cyril Ramaphosa | Johannesburg (Sandton Convention Centre) |
Kideak
Hurrengo datuak Nazioarteko Diru Funtsak 2013ko apirilerako argitaratu zuen, estatubatuar dolarretan.[6]
Herrialdea | Biztanleria | BPG (nominala) |
Kontsumitzaileen gastua (2009) |
Gobernuaren aurrekontua |
Esportazioak | Inportazioak | BPG (per capita) |
Alfabetatze-tasa | Bizi itxaropena | GGI |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Brasil | 201.046.886 | 2.242,8 b$ | 1.266,3 b$ | 846,6 b$ | 256 b$ | 238,8 b$ | 13.623 $ | %93,5 | 74,6 | 0,744 (geh.) |
Errusia | 143.451.702 | 2.118,0 b$ | 671,6 b$ | 414,0 b$ | 542,5 b$ | 358,1 b$ | 17.708 $ | %99,6 | 70,7 | 0,778 (geh.) |
India | 1.210.193.422 | 1.870,6 b$ | 737,9 b$ | 281 b$ | 309,1 b$ | 500,3 b$ | 3.829 $ | %74,04 | 64,2 | 0,586 (bat.) |
Txina | 1.354.040.000 | 9.181,4 b$ | 1.835,3 b$ | 2.031 b$ | 2.021 b$ | 1.780 b$ | 9.161 $ | %95,1 [7] | 72,7 | 0,719 (geh.) |
Hegoafrika | 51.770.560 | 350,8 b$ | 173,8 b$ | 95,27 b$ | 101,2 b$ | 106,8 b$ | 11.375 $ | %93[8] | 51,2 | 0,658 (bat.) |
Indonesia eta Turkia etorkizunerako balizko kideak dira, baina Argentina, Egipto, Iran, Nigeria eta Siriak arreta azaldu dute.[9][10]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Report for Selected Countries and Subjects» IMF (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- «Amid BRICS' rise and 'Arab Spring', a new global order forms» Christian Science Monitor ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- (Ingelesez) «Brics countries agree major expansion as six countries invited to join» The Independent 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- (Ingelesez) Plessis, Carien du; Miridzhanian, Anait; Acharya, Bhargav; Miridzhanian, Anait; Acharya, Bhargav. (2023-08-25). «BRICS welcomes new members in push to reshuffle world order» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- (Ingelesez) Building Better Global Economic BRICs
- (Ingelesez) IMF. (2013ko apirila). World Economic Outlook. .
- The World Factbook. .
- The World Factbook. .
- «Syria Seeks to Join Shanghai Group, BRICS – Minister» RIA Novosti 2013-4-27.
- «India quiere a Argentina en los BRICS, el club de los emergentes» Clarin 2014-5-3.