BME Growth

BME Growth (lehen Burtsa Merkatu Alternatiboa -gaztelaniaz: Mercado Alternativo Bursátil- deitutakoa) kapitalizazio txikia duten, baino hazi egin nahi duten enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako kotizazio espainiar finantza-merkatua da. Araudia eta erregulazioa enpresa horien beharren eta ezaugarrien arabera moldatuta dago, eta Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) behatzen du.

MABek zehazten duenez, "ahal den neurrian, sistema enpresa horien ezaugarriei, tamainari eta garapen faseari egokitzea" dute helburu. "Malgutasun horrek prozedura guztiak modaltzea dakar, enpresa hauek merkatu batean kotizatu ahal izateko, baina gardentasunari uko egin gabe", gaineratu dute. Dena dela, ustezko gardentasun hori zalantzan dago, Gowexen eskandaluaren ondorioz. Laburbilduz, MABen kotizatzeak hedatze prozesuan dauden enpresa txikiek eta ertainek finantziazio erraza lortzea dakar.

Gowex kasua

Eskandalua Gotham City Research agentzia ezezagunak 2014ko uztailean azaleratu zuen, Gowexen diru-sarreren % 90 faltsuak zirela eta konpainiaren benetako balioa zero zela ohartarazi baitzuen. Garcíak aitortu egin du iruzurra. Iruzurrak kolokan jarri ditu Burtsa Merkatu Alternatiboa (MAB), 5.000 inbestitzaile eta konpainiaren langileak eta proiektua. Gowexen gainbeherak mesfidantza ekarri zuen merkatu alternatiboan, eta horren etorkizuna eta bideragarritasuna arriskuan jarri ziren[1].

Enpresak

Guztira 23 enpresa daude Burtsa Merkatu Alternatiboan, baina laurek (Ibercom, Carbures, Ebioss eta Eurona) utzi egin zuten, eta beste hiruren (Gowex, Zinkia eta Bodaclick) kotizazioa eten egin zen.

Hauek dira, 2014. urteko uztailean MABeko kide gisa agertzen diren enpresak:

  • AB-Biotics
  • Altia
  • Bionaturis (Bioorganic Research and Services S.A.)
  • Bodaclick
  • Carbures
  • Catenon
  • Commcenter
  • Euroespes
  • Eurona
  • GOWEX
  • Griñó
  • Imaginarium
  • Inkemia IUCT Group
  • Lumar
  • Medcom Tech
  • Negocio & Estilo de Vida
  • Neuron Biopharma
  • Nostrum
  • Secuoya
  • Suávitas
  • Zinkia
  • Forest Chemcial Group

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.