B. B. King

B. B. edo B.B. King, jaiotzez Riley Benjamin King (Itta Bena, Mississippi, AEB, 1925eko irailaren 16a - Las Vegas, Nevada, AEB, 2015eko maiatzaren 14a) estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea izan zen.

B. B. King

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRiley Ben King
JaiotzaBerclair (en) Itzuli, 1925eko irailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaLas Vegas, 2015eko maiatzaren 14a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Martha Lee Denton (en) Itzuli  (1946 -  1952)
Sue Carol Hall (en) Itzuli  (1958 -  1966)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea eta disko-ekoizlea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoabluesa
rhythm and bluesa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
gitarra elektrikoa
Lucille (en) Itzuli
DiskoetxeaGeffen Records
Federal
RPM Records (en) Itzuli

bbking.com
IMDB: nm0454475 Allocine: 21688 Rottentomatoes: celebrity/bb_king Allmovie: p38262
Facebook: bbking MySpace: bbking Spotify: 5xLSa7l4IV1gsQfhAMvl0U iTunes: 75207 Last fm: B.B.+King Musicbrainz: dcb03ce3-67a5-4eb3-b2d1-2a12d93a38f3 Songkick: 14318 Discogs: 37729 Allmusic: mn0000059156 Find a Grave: 146489606 Deezer: 3614 Edit the value on Wikidata
King Oakland-go Fox Theater antzokian emandako ekitaldi batean, 2009an.

Biografia

Familia pobre batean jaio zen, eta ama bederatzi urte zituela hil zitzaion. Txikitatik elizan abesten zuen eta hamabost urte zituela gitarra ikasten hasi zen. Garai horretan gospel-talde bat sortu zuen. Soldaduskan egon ondoren (1947), bluesera jo zuen eta kontratu txikiak lortu zituen Memphis inguruan, Bukka White bere lehengusuarekin batera. Memphiseko irrati komertzial batean disc-jockey gisa aritu zen lanean. Blue Boy from Beale Street (B.B. laburdura izen horri dagokio) ezizena hartu zuen, Bobby Blue Band eta Johnny Acerekin jo zuenean.

1949an grabatu zuen lehenengo diskoa: Miss Martha King. Ondoren, 1950ean, Three O'Clock Blues grabatu zuen, izugarrizko arrakasta izan zuena rhythm and bluesaren munduan. 1951-1968 urte-bitartean hogeita hamar bat disko grabatu zituen, eta horietan arrakasta handiko lanak izan zituen: You Know I Love You eta Woke Up this Morning, besteak beste. 1960ko hamarraldiaz geroztik, ingelesezko pop musikaren erreferentzia izan zen: Live at the Regal (1965), Blues Is King (1967), Lucille (1968), Live in London (1971), LA Midnight (1972).

King izan zen Sobietar Batasunean zehar bira egin zuen lehenengo blues musikagilea eta kantaria, 1970eko hamarraldiaren amaieran. Lehenengo aldian B.B. Kingentzat T-Bone Walker eta Elmore James izan ziren inspirazio-iturri. Baina berehala, eragin horiek gainditu eta bere estilo propioa sortu zuen. Haren abestien hitzak oso sinpleak dira, baina hark duen kantatzeko moduarekin indar handia hartzen dute, batez ere, gitarraren laguntzarekin. B.B. King da bizirik dagoen blues musikagile nagusia. Haren estiloak izugarrizko eragina izan du rock musikaren ingeles eskolan: Jimmy Page, Larry Coryell, Eric Clapton eta abarrengan.

Hirurogeita bi urteko denboraldian, 15.000 ekitaldi baino gehiago eman ditu.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: B. B. King

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.