Bóveda (Gaubea)

Bóveda[1] Arabako mendebaldeko Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da. 2007an, 82 biztanle zituen.

Bóveda
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°54′24″N 3°12′17″W
Garaiera691 m
Demografia
San Bizente martiriaren elizaren kanpandorrea.

Historia

Ebro ibaitik Urduñara bidean Losa haranera jeisten zen galtzada erromatarrean kokaturiko herria da[2]. Herriaren aurreneko aipamena 1175. urteko agiri batean aurkitzen da[3].

XIV. mendean Don Nuño Bizkaiko Jaunaren menpeko lurraldea zen eta ondoren Belasko eta Salazar familien esku egon zen.

Geografia

Errepide herri bat izanik herri luzea da Bóveda. Omecillo ibaiak bi mendizerraren arteko harana zeharkatzen du. Herrigune konpaktua badu ere etxeak elkarrengandik bereizita kokaturik daude.

Fosilak aurkitzeko ingurune aproposa da, ammoniteak bereziki ugariak dira.

Demografia eta biztanleria

XIX. mendean 300 biztanletik gora izan zuen eta 1943. urteko erroldan 420 izatera iritsi zen. Urte horretan bi eskola zituen eta 63 ikasle[2]. Ordutik aurrera ordea beherantz egin du nabarmen populazioak.

Bóvedako biztanleria
20002001200220032004200520062007
9195938881848682

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
13Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillasBobeda


Ondasun nabarmenak

  • San Bizente martiriaren eliza: Gurutze latindarraren itxurako oinarria du, egituraz barrokoa da eta atarian puntu erdiko hiru arku ditu. Aldare nagusia neoklasikoa da eta sagrarioko erliebeak zaharragoak dira. Kanpandorrearen oinarria laukia da eta gora egin ahala diametroa txikitzen da atal bakoitzean. Piramide itxurako muturra du eta gainean linterna bat[4].
  • San Joan baseliza
  • Iturriak, garbitegiak eta askak. Bi eraikin aurkitzen dira errepidearen ertzean eta funtzio hirukoitza dute, herritarrak urez hornitzea, erropak garbitzeko tokia eta animalientzako aska.
  • Fosilen etxea: Fosil ugari agertzen ditu aurrealdean eta horregatik deitzen diote "Fosilen etxea". Koralak, ammoniteak, gasteropodoak eta bibalboak ageri dira apaigarri gisa[5]. Neithea izeneko nekazal etxeak ere bibalbo fosil baten izena hartzen du, Bóveda inguruan nahiko ugaria dena[6].
  • Ribotako menhirra. 1175eko agirian aipatzen da[7].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. (Gaztelaniaz) «BÓVEDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  3. «www.turismorural.com, Información Turística de Valdegovía, Alava, España. Turismo Rural y Ecoturismo» www.turismorural.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  4. Garamendi, Gaizka. «Iglesia de San Vicente de Bóveda, Valdegovía (Álava)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  5. Pangea, Made In. (2019-08-01). «Made in Pangea: La Casa de los Fósiles.» Made in Pangea (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Neithea Puelles | Casa Rural en Boveda (Álava)» zonasrurales.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  7. «Bóveda - Ayuntamiento de Valdegovía - Gaubeako Udala» www.valdegovia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.