Bélgica Adela Mirabal

Bélgica Adela Mirabal Reyes edo Dedé Mirabal (Dominikar Errepublika, 1925eko martxoaren 1a 2014ko otsailaren 1a) ekintzaile politikoa, bere ahizpen oroimena bizirik mantentzeko jardun zuen, besteak beste, Hermanas Mirabal Museo Etxea sortu edota Vivas en su jardín (2009) liburua idatziz.[1]

Bélgica Adela Mirabal
Bizitza
JaiotzaSalcedo (en) Itzuli, 1925eko martxoaren 1a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza2014ko otsailaren 1a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Izengoitia(k)Dedé Mirabal

Biografia

Mercedes Reyes Camilo eta Enrique Mirabalen bigarren alaba zen. Haren ahizpak Patria, Minerva eta María Teresa izan ziren, 1960an Rafael Leónidas Trujillo[2] tiranoaren aginduz erailak.

Ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailean ez zuen bere ahizpek izan zuten paper aktiboa izan.[3] Bere ahizpen sei seme-alaben ardura hartu zuen eta bere hiru seme-alabekin batera hezi zituen. Gerora, bere seme txikia Jaime David Fernández Mirabal izan zen Dominikar Errepublikako lehendakariordea (1996-2000).

Mirabal ahizpen oroimena

1992an Hermanas Mirabal Fundazioa sortu zuen eta 1994an Hermanas Mirabal Museoa, ahizpen azken egoitza izan zen etxean.

Museoan ahizpen gauzak gordetzen dira eta lorategian Patria, Minerva, María Teresa eta Manolo Tavárez Justoren (Minervaren senarra) gorpuzkiak daude. Gorpuzkiak 2000. urteko azaroaren 25ean eraikitako panteoira eraman zituzten.[4]

2009an, Vivas en su jardín izeneko autobiografia argitaratu zuen, hiru ahizpen borroka eta erailketa kontatzen dituena. Eduardo León Jimenes 2010 Liburu Azokaren Sari Nazionala jaso zuen liburuak.[5][1]

Bere pasadizoekin Julia Álvarezen En el tiempo de las mariposas liburua zinemara egokitzen lagundu zuen, Trujillok hildako hiru emakumeen bizitza kontatzen du eleberria.[6]

Belgika Adela "Dedé" Mirabal 88 urte zituela hil zen, arnas arazoak zirela medio.[7]

Argitalpenak

  • 2009an, Vivas en su jardín.[1]

Sariak eta Aitortzak

  • 2010ean, Eduardo León Jimenes Liburu Azokaren Sari Nazionala Vivas en su jardín (2009) liburuagatik.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Diario, Listin. (5 de mayo de 2010). «Entregan Premio Nacional Feria del Libro a Dedé Mirabal» listindiario.com.
  2. «Presidente Medina lamenta muerte de Doña Dedé Mirabal» Presidente Medina lamenta muerte de Doña Dedé Mirabal | Presidencia de la República Dominicana.
  3. Arroyo*, Lorena. (25 de noviembre de 2017). La tragedia de las hermanas Mirabal: cómo el asesinato de 3 mujeres dominicanas dio origen al día mundial de la No violencia contra la mujer. .
  4. «Casa Museo Hermanas Mirabal (República Dominicana) - EcuRed» www.ecured.cu.
  5. «Dedé Mirabal, otra mariposa que vuela hacia el infinito» El Día 2 de febrero de 2014.
  6. Barroso, Mariano. (16 de febrero de 2014). Dedé Mirabal, superviviente del crimen más negro de Trujillo. ISSN 1134-6582..
  7. Diario, Listin. (2 de febrero de 2014). «Falleció Dedé Mirabal» listindiario.com.

Bibliografia

  • Mirabal, Dedé (2009). Vivas en su jardín : la verdadera historia de las hermanas Mirabal y su lucha por la libertad. República Dominicana: Vintage Espanol. ISBN 978-0307474537. 
  • Alvarez, Julia (2005). En el tiempo de las mariposas (Spanish Edition). República Dominicana: Plume. ISBN 978-0452286863. 

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.