Béla Bartók

Béla Bartók, (Nagyszentmiklós, Banat, 1881eko martxoaren 25aNew York, 1945ko irailaren 26a) hungariar musikagilea izan zen.

Béla Bartók

Bizitza
JaiotzaSânnicolau Mare (en) Itzuli, 1881eko martxoaren 25a
Herrialdea Hungaria
 Ameriketako Estatu Batuak  (1945 -
HeriotzaNew York, 1945eko irailaren 26a (64 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Farkasréti Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
AitaBéla Bartók
AmaPaula Voit
Ezkontidea(k)Márta Ziegler (en) Itzuli  (1909 -  1923)
Ditta Pásztory-Bartók  (1923 -  1945)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGymnasium Grösslingová (en) Itzuli
Franz Liszt Musika Akademia
(1899 - 1903)
Hizkuntzakhungariera
Irakaslea(k)László Erkel (en) Itzuli
István Thomán (en) Itzuli
Hans von Koessler (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, classical pianist (en) Itzuli, koreografoa, musikologoa, musika-irakaslea, ethnomusicologist (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea, collector of folk music (en) Itzuli, entomologoa, musikaria eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Franz Liszt Musika Akademia
Nyugat (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHungariako Zientzien Akademia
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaunitarismoa

bartok.hu
IMDB: nm0059388 Allocine: 37575 Allmovie: p80887 IBDB: 11353
Spotify: 5zyNXVd952fWOjkdGHCvPd Musicbrainz: fd14da1b-3c2d-4cc8-9ca6-fc8c62ce6988 Discogs: 304968 IMSLP: Category:Bartók,_Béla Allmusic: mn0000534880 Find a Grave: 4241 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Musika Bratislavan lehenbizi eta gero Budapesten ikasi ondoren, azken hiri horretan piano-irakasle izan zen 1907tik aurrera. Zoltán Kodály lagunak bultzaturik, Hungariako kantu herrikoiak eta folklorea, errumaniarra eta eslaviarra bereziki, ikasteari ekin zion. Kodályrekin batean, ikasbidaiak egin zituen Erdialdeko Europako eskualde anitzetan eta, geroago, Afrikan. Modu horretara, herri-musika biltzen zuten hogeita hamar mila disko grabatu zituzten. Bere lehen lanekin batera, folkloreko kanten transkripzioak egin zituen.

Piano-jotzaile gisa bidaia anitz egin zuen bere sorterritik kanpora. 1934an irakasle-postua utzirik, aurrerantzean Budapesteko Etnografia Museoan musika sailaren arduraduna izan zen. Nazismoaren aurkakoa baitzen, 1940an Estatu Batuetara aldatu zen.

Lanak

Bartoken lanak hainbat eragin jaso zituen. Hasieran, Liszten erromantizismoak ukitu zuen (Symphonie Kossuth, 1903); gero, Debussyren inpresionismora hurbildu zen (Imajinak, 1911). Ondoko ikerketa aldian, Stravinskiren espresionismoaren ondoan, Berg eta Schönbergen kromatismoa azaldu zuen. Nolanahi ere, folklorearen eragina nabarmena da beti haren lanean. Bartoken artea, beraz, sintesi- eta asimilazio-ahaleginen adierazlea da. Bai melodia- eta erritmo-sortzaile, bai orkestratzaile gisa, musikagile sendo eta nortasun handikoa da. Bartoken musika, aldi berean, musika landua eta herri-musika da, lirismo oparo eta kontrapuntu sarkorrekoa, politonalitate gero eta konplexuagokoa.

Ahotserako lanen artean nabarmentzekoak dira Hungariar herri kantak (1911), Bizar Urdin-en gaztelua (1911) eta Mandarin miragarria (1919); pianorako lanak Allegro barbaro (1911), Sonatina (1915), Hiru Kontzertu (1926, 1931, 1945), Bi piano eta perkusiorako sonata (1937); harirako idatzitakoen artekoak dira: Biolin eta pianorako bi sonata (1921, 1922), Biolin eta orkestrarako kontzertua (1938), Harirako sei kuarteto (1906, 1940) eta Hari, perkusio eta zelestarako musika (1936), haren lanik ezagunena. Bestalde, Bartoken lan jarraitu etengabearen neurria ematen du bere semeari piano-ikasketetan laguntzearren egin zuen Mikrokosmos (1926-1937) suitea, 156 piezak osatua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Bartók Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.