Bab

Sayyid 'Alí-Muhammad Xirazkoa (/ˈseɪjəd ˈæli moʊˈhæməd ʃɪˈrɑːzi/; Persieraz: ‎ سيد علی ‌محمد شیرازی‎ ) (Xiraz, 1819ko urriaren 20a - Tabriz, 1850eko uztailaren 9a), 1844tik aurrera Báb (/bɑːb/; arabieraz: باب‎, euskaraz: Atea) deitua, Persiako berritzaile erlijioso ospetsua izan zen, Babismoaren sortzailea eta Bahá'í Fedearen aitzindaria. Haren ikasbide iraultzaileak zirela eta, 1850an fusilatu egin zuten.

Bab
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakعَلی مُحَمَّد شیرَازی
JaiotzaXiraz, 1819ko urriaren 20a
HerrialdeaQajar dinastia
 Iran
HeriotzaTabriz, 1850eko uztailaren 9a (30 urte)
Hobiratze lekuaBáb-en santutegia
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Khadíjih-Bagum (en) Itzuli  (1842 -  1850)
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa, predikaria, Jainkoaren Agerpena eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBabi fedea

Find a Grave: 8473 Edit the value on Wikidata

Báb, Qajartarren garaiko Xiraz-ko merkataria izan zen; 1844an, 25 urte zituela, Jainkoaren mezularia zela aldarrikatu zuen, eta Báb titulua hartu zuen, "sarbide" edo "atea", Hamabigarrentarren Mahdi[1][2] edo Qá'im-ari erreferentzia eginez. Persiako gobernuak kontra egin zion, eta azkenean Bab eta bere milaka jarraitzailek exekutatuta hil ziren Qajartarren agindupeko armadaren esku.

Bab-ek gutun eta liburu ugari idatzi zituen, bere aldarrikapena eta irakaspenak zehazteko xedez. Jainkoak Agerraraziko Duenari buruz idatzi zuen, bera baino mezu garrantziskoagoa ekarriko zuen irudi mesianikoaz. Bere ideiak Xeikhismoan oinarritzen ziren eta, batzuek diotenez, Hurufismoan ere; idazkietan sinbolismo [3] asko erabiltzen du, zenbakizko kalkuluak barne.[4]. Abdu'l-Bahak honela laburbildu zuen Báben eragina: Bera bakarrik, nekez imajina daitekeen eginkizun bati ekin zion... Izaki ospetsu hau, Persiako lege erlijioso, arau, modu, moral, eta ohituren oinarriak astindu ahal izateko bezainbesteko indarrez sortu zen, eta lege, fede eta erlijio berri bat ezarri zuen.”[5]

Bahá'íentzat, Bab eta Bahá'u'lláh maila bereko profetak dira, eta Agerkunde Bikia delakoa osatzen dute biek. Bahá'u'lláh, Bahá'í fedearen sortzailea, Báben jarraitzailea izan zen, eta 1863an, Bab hil eta 13 urte geroago, aldarrikatu zuen Bab-en profezia beregan betetzen zela; beraz, Bahá'í fedea Babi fedearen jarraipena dela esan genezake.[6]Izan ere, Bab-en bizitzako efemeride nagusiak bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratuak dira, eta are gehiago, bahá'í egutegi osoa Bab-en idazkietatik hartua dago, eta Bab-en aldarrikapenaren urtean hasten da.

Aurrekariak

Lehen urteak

Bab hamar urte bete baino lehenago egindako kaligrafia ariketa.

Xirazen (Persia) jaio zen 1819ko urriaren 20an (Muharram 1, 1235 AH) hiriko familia merkatari ertain batean, eta Ali Muhammad izena eman zioten. Bere aita, Muhammad Ridá, erdi mailako merkataria zen, eta ama, Fátimih (1800-1881), Xirazko merkatari ospetsu baten alaba, gerora bahá’í fedea aitortuko zuena. Alí Muhammad haurra zela aita hil zitzaion eta bere osaba Hájí Mirzá Sayyid Ali merkatariaren babespean hazi zen[7][8] Aita zein amaren aldetik sayyid titulua zuen[9][10] Muhammad Profetaren ondorengoa izateagatik Husain Ibn Ali-ren bitartez. Osabak maktab batera bidali zuen, lehen hezkuntzako eskola batera, alegia, eta han egon zen sei edo zazpi urtez.[11][12]

Garai hartako eskola-curriculum formala, ortodoxoaren barruan jurisprudentzia eta arabierazko gramatika ikasten zen arren, Bab-ek gaztetatik matematika eta kaligrafia, gai ez konbentzionalak, ikasi nahi izaten zituen. Bab-en espiritualtasun, sormen eta irudimenarekiko joera, irakasleak sumintzeaz gain, ez zegoen onartuta XIX. mendeko Persiako eskola-sistema "anker, arkaiko eta monotono"[13] haren giroan. Horren ondorioz, Bab hezkuntza-sistemarekin desengainatu egin zen, eta geroago Bayan bere liburuan horren erreforma proposatu zuen; irakasle helduei haurrak duintasunez tratatzeko esaten die, haurrei jostailuak izateko eta jolasteko baimena eman diezaietela[14], eta sekula ez haserretzeko edo gogor izateko ikasleen aurrean.[15]

Gaztea zelarik, 15 eta 20 urte artean, osabarekin lanean hasi zen familiaren negozioan, eta Buxehr hirira joan zen merkatari, persiar golkoaren ondoan[7][11]. Bere lehen idazkietan ikusten denez, negozio-mundua ez zuen gogoko eta nahiago zuen erlijio liburuetan murgildu. [11]Bere garaiko jarraitzaile batek esan zuenez, oso isila zen eta ez zuen hitz bat ere egiten guztiz beharrezkoa ez bazen; galderei ere ez zitzaien erantzuten. Etengabe bere pentsamenduetan sartuta, otoitzak eta bertsetak errepikatzen zituen. Gizon ederra omen zen, bizar fina, arropa garbiz jantzia, txal berdea eta turbante beltza soinean [16] . Merkatari gisa, ezaguna zen bere zintzotasunagatik eta negozioetan fidagarria zelako. [17]Sendagile irlandar baten hitzetan "oso gizon leun eta fina zen --txikia altueran eta oso ederra persiarra izateko, haren ahots melodiatsu eta leunak zirrara handia egin zidan". [18]Shoghi Effendik honela deskribatu zuen haren izaera "Báb pertsona atsegina, gaztea eta liluragarria" zen "otzantasun paregabekoa, baretasun asaldaezinekoa, hizkeran magnetikoa".[19] Haren nortasunari zegokionez, "berarekin elkartzen zituen asko txunditu" egiten zituela esaten zuten."[20]

1876an Espainian argitaratutako entziklopedia batean honela azaldu zuen Bab-en izaera «Beti jarduera gupidatsuetan hartuta, ohitura xumeak zituen eta gozotasun erakargarria, dohai horiek agerian uzten zituen bere irudiaren xarma zoragarriak eta mintzo eder eta sarkorrak; hitz egiten zuenean, ezagutu zutenek esaten dutenez, bere hitzek bihotzen barrenak pizten zituen ezinbestean; bere doktrina, filosofia grekoaren aztarnak dituena, gogora ekartzen digu ‘arrosen Paradisua’, ahozko lorez beteta baitago.» [21]

Emilia Pardo Bazán idazleak honela definitu zuen Bábek hasitako mugimendua: «Sineste leuna, karitatiboa, progresiboa eta gizatiarra, batez ere ordezten saiatzen zenarekin alderatuta. Bere dogmen artean, honako hauek zeuden —eta daude, zeren Persia babistaz beterik baitago—: bizilekuaren eta gutunen bortxaezintasuna, harremanen adeitasuna, emakumearekiko errespetua, emakumearen eskubideen aitorpena, hezkuntza bihozbera, indarkeria ororen debekua, errukia, abegitasuna, monogamia, merkataritza, lan zintzoa bizitzaren lege gisa, eta beste asko eta asko denak oso onak, jakintsuak eta, eta funts-funtsean kristauak, ene ustez».[22]

Ezkontza

1842an Khadijih-Bagum-ekin ezkondu zen (1822–1882); Batak 23 urte zituen eta besteak, 20.[11] Emaztea Xirazko merkatari ospetsu baten alaba zen, eta Mulla Rajab Ali-ren arreba.[23][24] Bikote zoriontsua izan zen,[25] eta seme bat izan zuten, Ahmad izenekoa, jaio zen urte beran hil zena, 1843an.[25] Erditzean Khadijih hilzorian egon zen, eta ez zen berriro haurdun gelditu. Bikote gazteak Xirazko etxe xume batean bizi izan zen Bab-en amarekin batera. Urte batzuk geroago, Khadijih-k bahá'í fedea aitortu zuen.

Xeikhien mugimendua

Persian 1790ean, Xeikh Ahmad-ek (1753–1826) bultzatutako mugimendu bat hasi zen Islam xiita Hamabigarrentarraren baitan. Horren jarraitzaileak Xeikhi izenez ezagutzen ziren, eta Ahl al-Bayt-eko Qa'im-a, Mahdi izenaz ezagunagoa, laster agertuko zela espero zuten. Xeikh Ahmad hil ondoren mugimenduaren lidergoa Sayyid Kazim Raxtik (1793–1843) bereganatu zuen. 1841ean Bab Irakera joan zen erromes, eta zazpi hilabetez Karbalan bertan eta Karbala inguruan bizi izan zen.[26] Han zegoela, Kazim Raxtiren eskoletara joaten zen eta haren jarraitzailea bihurtu zen. [26][27]

Sayyid Kazim hil zenean, 1843ko abenduan, bere jarraitzaileei Mahdiaren bila abiatzeko esan zien; profeziek ziotenez, laster agertzekoa baitzen.[7] Jarraitzaile bat, Mullá Husain, 40 egunez meskita batean barau egin ondoren, Xirazera abiatu zen eta han Bab aurkitu zuen.[28]

Fede berri baten sorrera

Aldarrikapena

Bere lehen idazkietan, Bab-ek, bere burua, Ezkututako Hamabigarren Imamaren atari ("bab") bezala identifikatzen zuen; baina, geroago, esplizituki aldarrikatu zuen Ezkututako Imama bera zela, Jainkoak bidalitako mezulari berri bat, alegia. Saiedik esaten duenez, ezberdintasun hori ez dator kontzientzia aldakor edo eboluzionatzaile batetik, Bab-en idazlan guztiak kontzientzia maila bera zuela idatzita baitaude, bere izaeraren pixkanakako agerpena aniztasunaren batasunaren printzipioaren bidez definitzen da aditu horren aburuz.[29]

Bab-en lehen idatzietan, berak aldarrikatzen zuen izaera gorenak ez zuen zalantzarik, baina jendearen harrera-gaitasuna dela eta, hasieran Ezkutatutako Hamabigarren Imamaren atea baino ez zela iradoki omen zuen.[29] Bere hasierako fededunen artean, Bab-en izaera zehatza ez zegoen argi, baina pixkanaka esan ahal izan zien Ezkutatutako Imama ez ezik, Imama beraren agerpena zela, Qa'im bera, alegia.[30] Mulla Husain-ekin izandako lehen bileretan, Bab-ek bere burua Maisu eta Agindutako gisa aurkeztu zuen. Ez omen zen Kazim Raxtiren oinordea soilik, bere estatus profetikoa aldarrikatu zuen; laguntzaile moduko bat zen, bai, baina ez Ezkutatutako Imamarena, Jainko berarena baizik. Bere lehen testuetan, hala nola "Yusuf-en surari buruzko iruzkinean", Koranaren hizkuntza erabili zuen, horrekin jainkozko autoritatea adierazita, eta bere burua argi eta garbi identifikatu zuen imamarekin.[11][31] Bab-i buruz predikatzeagatik Bagdaden, Mulla Ali-i-Bastami bigarren Bizidunaren Hizkiaren aurka egindako epaiketan, apaiz musulmanek argudiatu zuten Yusuf-en suraren iruzkina aztertu zutenean jainkozko errebelazio aldarrikapena ikusi zutela, eta testuaren zatiak aipatu zituzten hala zela frogatzeko.[31]

Hala ere, jendearen aurrean egindako aldarrikapenaren lehen fasean, bab tituluaren bidez, Ezkutatutako Imamarengana daraman atea zela azpimarratu zen; Babek bere lehen fededunei eskatu baitzien bere benetako izaera ez guztiz argitzeko, ezta bere izena ere.[32]Posizio apalago bat aldarrikatzean Ezkututako Imamaren agerpenerako prestatu nahi zituen, eta, aldi berean, denbora irabazi, jazarpena eta kartzela saihestuta; mahdi estatusa aldarrikatuz gero heriotza-zigor azkarra ekar baitzekiokeen.[32] Hilabete pare bat igaro ondoren, fededunek eta jendeak orokorrean Bab-en mezuari egiten zion harrera beroa ikusita, pixkanaka hasi zen azaleratzen Ezkutatutako Imama zela. Bere bizitzaren azken urteetan Jainkoaren Agerpena zela aldarrikatu zuen. Bere aurkako epaiketan, Agindutako bera zela ozenki iragarri zuen Persiako tronuaren oinordekoaren eta beste nobleen aurrean.[32][33] Idatzitako azken lanean, Haykal al-din-en, Jainkoaren esentzia, dhātu'llāh, aldarrikatu zuen.[34] Jendaurrean hitz egin zuen lehen hilabeteetan izandako jokabide zuhurraren bitartez, funtsean ahal zen arreta gehiena bereganatu zuen gutxieneko liskarra sortuta.[32]

Hala ere, bere aldarrikapena pixkanaka zabaldu izanak nahasmendua sortu zuen, bai publikoaren artean, bai bere fededun batzuen artean. Haren lehen jarraitzaileetariko askok berehala hartu zuten Jainkoaren aginpidez beteriko mezularitzat, eta horrek desadostasunak sortu zituen Bab-en komunitatean.[32] Nahiz eta Bab-ek bere mezua diskrezioz helarazi nahi izan zuen, Tahirih bezalako jarraitzaile askok argi eta garbi adierazi zuten agindutako Mahdi Imam Ezkutuaren etorrera.[32]

Mulla Husain-i adierazpena

Bab-en lehen esperientzia erlijioso inspiratua, bere emaztea lekuko, 1844ko apirilaren 3ko iluntze aldera gertatu omen zen. [35] Bab- en egitekoa, aldiz, urte hartako maiatzaren 22ko iluntze aldera adierazi zuen lehen aldiz bere etxera gonbidatutako Mulla Husain-en aurrean. Mulla Husain, Sayyid Kazim-en jarraitzailea zen, eta hark emandako jarraipenei erantzunez, eta berrogei egunez barau eta otoitz egin ostean, Xiraz hirira abiatu zen beste bi lagunekin batera mahdiaren bila. Lagunak ostatu bila zihoazen bitartean, Mulla Husain kalean zegoela Sayyid Ali Muhammadekin topatu zen. Sayyidak bere etxera gonbidatu zuen eta han zeudela bere bidaiaren zergatiaz galdetu zion. Mulla Husainek bidaiaren arrazoiaren berri eman zion, eta hari erantzunez Sayyid Ali Muhammad-ek adierazi zion bera zela bilatzen ari zen hori. [11]

Harez geroztik, Sayyid Ali Muhammad Bab (atea) izenaz ezagutuko zen, eta Mulla Husain Bab'ul Bab (atearen atea) izenaz.

Bab-ek egokiro erantzun zien Mulla Husainek azaldutako galdera guztiei, eta haren aurrean idatzi zuen, azkar asko, tafsir bat (iruzkina) Yusuf suraren inguruan, "Qayyumu'l-Asma" izenaz ezaguna, Bab-ek errebelatutako lehen idazlana.[7] Zalantzarik gabe, Mulla Husain lehena izan zen Bab-engan sinesten eta Kazim Raxtiren ondorengotzat hartzen. [7][11]

Gau hartako efemeridea bahá'í egutegiko Jaiegun Sakratua da.

Bizidunaren Hizkiak

Mulla Husain Bab-en lehen dizipulu bihurtu zen. Hurrengo bost hilabeteetan, Kazim Raxtiren beste hamazazpi jarraitzaialek aitortu zuten Bab Jainkoaren Agerkunde gisa.[36] Haien artean emakume bat zegoen, Fatimih Zarrin Taj Baraghani olerkaria, geroago Tahirih (Aratza) izenaz ezagutuko zena. 18 dizipulu horiek Bab-ekin batera Bizidunaren Hizkiak izeneko taldea osatu zuten (arima bakoitzak Jainkozko Espirituaren hizki bat du, eta denen artean Hitza eratzen dute) eta Iran eta Iraken barrena fede berria hedatzeko ardura hartu zuten (Abraham-en fedearen itzulera edo jarraipen gisa). Bab-ek 18 norbanako horien egoera espiritual berezia azpimarratu zuen,[11] eta berarekin batera bere erlijioaren lehen "Batasuna" osatzen zutela adierazi zuen;[37] wahid (batasuna) hitz arabiarrak 19 balioa baitu abjad zenbakietan. Persierazko Bayan-a bere liburuan Bizidunaren Hizkien identitate metaforikoa argitu zuen: Xiismo Hamabigarrentarraren Hamalau Hutsezinak: Muhammad, Hamabi imamak eta Fatima, eta Kristoren lehen jarraitzaileak irudikatzen zituzten lau goiaingeruak.[31] kristautasunaren hamabi apostoluen arketipo berekoak dira.[38]

Bidaiak eta kartzela

Vakíl meskita, Xiraz. Pulpito horretatik herritarrei mintzatu zitzaien Bab 1846ko irailean.

Bizidunaren Hamazortzi Hizkiek ezagutu eta gero, Bab eta Quddus (Bizidunaren hamazortzigarren Hizkia) erromes abiatu ziren Meka eta Medinara, Islamaren hiri sakratuetara.[11] Kaaban zegoela, Mekan, Babek publikoki adierazi zuen Qa'im bera zela; [39] eta Kaaba zaintzen zuen Xarifari idatziz adierazi zion bere eginkizuna. Erromesalditik itzuli zirenean Buxehr-era joan ziren. Handik aurrera ez zuten elkar ikusteko aukera izango. Quddus Xiraz-era abiatu zen hango gobernariari, Husain khan-i, Bab-en aldarrikapenaren berri emateko; hari erantzunez, Quddus torturatu eta Bab Xirazera itzultzeko agindua eman zuen. Xirazko Imam-Jum'ih (ostiraletako otoitzen zuzendaria) Bab-i galdeketa egin zion aldarrikatzen zuenaren inguruan. Ukatu egin zuen Qa'im edo fededunekiko bitartekaria zenik; gerora, Bab-ek gauza bera esango zuen Vakil Meskitako fededunen aurrean.[40] Uko egite horrek berehalako heriotza-zigorretik salbatu zuen.[32] Abbas Amanat-ek dioenez, Bab-ek adierazpen bat idatzi zuen, presiopean itxuraz, Babiyari (Bab edo Ate izaerari) atzera eginez. Horretan, halako sinesmena aldezten zutenetatik urrunduz, honela idatzi zuen: "Hitz batzuk nire lumatik irten dira instintu hutsez eta erabat onartutakoaren aurka; hori horrela izanik, ez dira inolako kausaren frogatzat hartu behar".[41]

Darvazeghoran, Koranaren atea, Isfahanerako irteera (Iran, Xiraz)

Bab osabaren etxean utzi zuten atxilotuta, 1846ko irailean kolera epidemia bat hirian sortu zen arte.[11] Behin askatuta, Isfahanera abiatu zen. Han zegoela, jende asko etorri zitzaion bisitan hango Imam- Jum'ih-aren etxera, bere aldekoa baitzen. Bilera informal baten ondoren, non Bab-ek Isfahango apaizekin izandako eztabaidan abiadura itzela erakutsi baitzuen bertsetak bat-batean esaten, bere jendaurreko ospea bizitu egin zen.[42] Bab-en jarraitzailea zen Manouchehr Khan Gorji Isfahango gobernadorea hil ondoren, probintziako klerikoek presionaturik, Muhammad Xah Qajar-ek 1847ko urtarrilean Bab Teheran-era eramateko agindua eman zuen.[43] Teheranen kanpamendu batean hilabete batzuk eman ondoren, eta Bab Xah-arekin elkartzeko aukera izan baino lehen, lehen ministroak Tabriz-era bidali zuen Bab, Persia iparraldeko mugara.{ Tabrizen 40 egun eman ondoren, Bab Maku herriko gotorlekura bidali zuten, Irango Azerbaijan probintzian, Turkiako muga ondoan. Makun zegoela, bere idazlanik garrantzitsuena idatzi zuen, Persierazko Bayan-a, bukatu gabe utzi behar izan zuena. Bab-en izen ona inguruan hedatzen ari zela eta, Makuko gobernadorea ere Bab-en jarraitzaile bihurtu baitzen, lehen ministroak Txihriq-eko gotorlekura aldatu zuen 1848ko apirilean.[7] Han ere, ospe handia bereganatu zuen Bab-ek eta kartzelariek murrizketak laxatu zizkioten. Garai hartakoa da Áqa Bálá Big Xíxvání Naqxbandí egindako Bab-en erretratua.[44] Orduan, lehen Ministroak Bab Tabriz hirira eramateko agindua eman zuen, non gobernuak erlijio agintariak konbokatu zituen Bab-en aurkako epaiketa egiteko, blasfemia eta apostasia leporatuta. [11]

Epaiketa

Maku gotorlekua, Iran (2008)

Epaiketa, Printze Koroak bultzatuta, 1848ko uztailean gertatu zen, eta bertako erlijio-gizon ugari bildu ziren bertan. Bab-i galdetu zioten bere aldarrikapenaren izaerari eta irakaspenei buruz, eta eskatu zioten mirariak egin zitzan bere jainkozko autoritatea frogatu ahal izateko. Bere aldarrikapena atzera bota zezan presatu zuten. Epaiketaren bederatzi lekukotza-txosten gorde dira, horietako batzuk aurreko iturri batean oinarritzen omen dira. Txostenetako sei musulmanen iturrietakoak dira, eta ez dute Bab begi onez ikusten.[33] Bederatzi txostenetan 62 galdera azaltzen dira, beste hamazortzi galdera txosten batean, beste hamabost bi txostenetan, beste zortzi hiru txostenetan, beste bost lau txostenetan, beste hamahiru bost txostenetan, eta beste hiru sei txostenetan. "Bai" eta "ez zuen erantzun" erantzunak kontuan hartu gabe, hogeita hamabost erantzun gorde izan dira, horietako hamar txosten batean, zortzi bi txostenetan, sei hirutan, hiru lautan, bi bostetan, eta bost seietan. Erantzun bakar bat agertzen da lekukotza-txosten guztietan, "Neu naiz mila urtez itxaron duzuena" erantzun zuenekoa.[33]

Epaiketak ez zuen emaitza erabakigarririk izan. Kleriko batzuek heriotza-zigorra eskatu zuten, baina gobernuak epai barkabera eman zezaten presionatu zituen, Bab-en itzal handia zela eta. Gobernuak mediku adituei eskatu zien Bab ero diagnostika zezaten, haren exekuzioa eragozteko xedez. Baliteke gobernuak, bere burua zuritzeko eta erlijio-gizonak baretzeko xedez, zurrumurrua hedatu izana Bab-ek atzera egin zuela esanez.[45]

Bab-en aurkako epaiketan ez egon arren, Xeikh al-Islam, babi-en aurkako jazarpenen burua, haren kontrako heriotza-zigorra ezarri zuen medikuek bere onean zegoela erabakitzen bazuten. Fatua bat kaleratu zuten non Bab-i apostasia leporatuta honela esaten baitzuten "Ez dugu onartzen apostata zentzakaitz horren damua, arrazoi bakarra haren exekuzioa atzeratzeko bere zentzutasunari buruzko zalantza izan da."[45]

William Cormick Koroaren medikuak Bab aztertu zuen eta gobernuaren eskaria ontzat hartuta errukia eskatzeko arrazoiak zeudela uste zuen. Medikuaren iritziak Bab-en bizitza salbatu zuen denbora batez, baina klerikoek exijitu zuten horren ordez zigor fisikoa ezarri behar ziotela; hori dela eta, Bab-ek oinetako zartadak jasan behar izan zituen, 20 zigorkada oin azpian.[45]

Gobernuaren txosten ofizial sinatu gabe batek dioenez, bere jipoi gogorra zela eta, Bab-ek, ahoz zein idatziz, barkamena eskatuta esan omen zuen ez zuela jainkotasun-aldarririk egingo aurrerantzean.[46] Tabrizen epaitu eta handik gutxira idatzi zuten haren ustezko errekusazioaren dokumentua.[33] Zenbait adituren iritziz, dokumentu hori zabaldu zen Bab aztoratzeko eta bere sinesgarritasuna jendearen aurrean gutxiesteko xedez, dokumentuaren idazmoldea oso desberdina da Bab-en ohiko moldearen aldean, eta beraz, agintariek prestatuta.[45]

Edward Granville Browne orientalistak epaiketaren dokumentuak jaso zituen Hippolyte Dreyfus-Barney Frantziako lehen bahá'íaren eskutik. Errekusazioaren faksimile bat argitaratu zuen Brownek Materials for the Study of the Babi Religion (Babi erlijioaren ikasketarako materialak) bere lanean ohar honekin batera "sinatu gabea eta datatu gabea, Baben eskuizkribua zela zioten, eta gizakiaz gaindiko edozein aldarriri uko egiteko balio zuela, aurretik zein ondoren eginak izanda ere. Ez du adierazten nori zuzentzen zaion, ez eta egindako errekusazioa gobernuaren txostenaren azken paragrafoari dagokion edo beste zernahiri ere. Eskuizkribua, dotorea izan arren, ez da erraz irakurtzen..."[47]

Hau da dokumentuaren atal nagusiaren itzulpena:

Ez dut inoiz Jainkoaren Borondatearen kontrako ezer nahi izan, eta, Haren atsegin onaren kontrako hitzak nire lumatik isuri badira, nire helburua ez zen desobeditzea, eta, edonola ere, damu naiz eta barkamena eskatzen diot. Zerbitzari honek ez du inolako ezagutzarik [gizakiaz gaindiko] aldarririk egiteko. Barkamena eskatzen diote Jainko nire Jaunari eta damu naiz Haren aurrean nire buruari [Jainkozko] eginkizunik egotzi izan zaidala uste izanagatik. Nire mihiari darizkion otoitz eta hitz batzuei dagokienez, ez dute esan nahi horrelako misio (amr) dudanik, ez eta Bere Santutasuna Jainkoaren Frogaren (harengan izan bedi Bakea!) erregeordetzaren oinarririk gabeko [ageriko] aldarria egiten dudanik ere, zerbitzari honek inoiz ez baitu egin, ez eta aurrerantzean egingo ere.[48]

Epaiketa bukatu ondoren, Bab berriz ere Txihriq-eko gotorlekura eramateko agindu zuten.

Fusilamendua

Kuarteletako plaza Tabriz, Bab fusilatu zuten tokia

1850eko erdi aldean izendatutako lehen ministroak, Amir Kabir-ek,[49] Bab-en exekuzioa agindu zuen, ziurrenik babien matxinaden porrotagatik eta haien ospearen jaitsieragatik. Bab Txihriq-etik Tabriz-era eraman zuten fusilamendu-pelotoi baten aurrean jartzeko. Fusilatu aurreko gauean, Bab ziegara zeramatela, babi gazte bat Muhammad-Ali Zunuzkoa "Anis" haren oinetara egotzi zen eta berarekin hil nahi zuela erregutu zion; segituan, atxilotu eta bab-en ziega berean sartu zuten.

1850eko uztailaren 9ko goizean (Xa'ban 28,1266 AH), kuarteleko patioan milaka pertsona bildu ziren Bab-en exekuzioa ikusi nahian. Bab eta Anis horma batean zintzilik zeuden tiro egiteko prest zeuden soldadu-batailoi handi baten aurrean.[11] Lekuko askok, mendebaldeko diplomatikoek barne, kontatu zuten han gertatutakoa.[50] Tiro egiteko agindua eman zen. Xehetasunetan desberdinak diren arren, kontakizun guztien arabera, lehen tiro-sortak Bab eta Anis hil ordez, hormatik zintzilik eusten zizkieten sokak moztu zituen.[51] Beste pelotoi bat osatu zen eta berriz ere tiro egiteko agindua eman zen. Oraingoan bai, Bab hil zuten.[11] Babi eta bahá'íen tradizioaren arabera, lehenengo tiro-sortaren huts egina mirari bat izan zen. Iturri errusiar [52] eta irandarren arabera, Bab-en eta Anis-en gorpuak lubaki batera bota eta txakurrek jan zituzten; garai hartan Teheran zegoen Justin Sheil ministro britaniarrak gaitzetsi egin zuen ekintza.[11]

Bahá'í iturrien arabera, gorpuak ezkutuan berreskuratu eta gorde zituzten zenbait babik. Geroago, sekretupean garraiatu zituzten Bahá'u'lláhren eta ondoren Abdu'l-Baharen argibideen arabera: Isfahanera, Kirmanshah-era, Bagdadera, Damaskora, Beirutera eta gero itsasoz Akrera; Karmel mendiaren beheko lautadara iritsi ziren 1899an. 1909ko martxoaren 21ean, gorpuzkiak hilobi berezi batean lurperatu zituzten: Bab-en Santutegian, Abdu'l-Baharen agindupean horretarako propio eraikia Karmel mendian, gaurko Haifan, Israelen.

Ondorengotza

Bab-en testamentuko kopia, Subh-i-Azal-ek idatzia, non bera izendatzen baita komunitatearen buru, Jainkoak Agerraraziko Duena agertu bitartean.

Idazlan nagusi gehienetan, Bab-ek Agindutako bat aipatzen du, man yazhiruhu'lláh, (Jainkoak Ageraraziko Duena) izenpean; aldi berean, esaten du Bab bera "Jainkoak Ageraraziko Duenak eskuan daraman eraztuna baino ez" dela. Bab hil osteko hurrengo hogei urteetan 25 pertsonak inguru aldarrikatu zuten Agindutako hura zirela, horietako nabarmenena Baha'u'llah izan zen.

Hil baino lehen, Bab-ek gutun bat bidali zion Mirza Yahya, Subh-i- Azal-i, askok bere borondate eta testamentutzat hartzen dutena.[53] Gutunean, Bab-ek Subh-i-Azal izendatzen zuen Babi komunitatearen buru bere heriotzaren ostean, eta denei agintzen zien Agindutakoari jarraitzeko hura agertuko zenean.[54] Garai hartan, hamazortzi urteko Subh-i-Azal-ek, ez zuen inoiz lidergorik izan Babi mugimenduan, eta bere anaia zaharrenaren etxean bizi zen oraindik, Baha'u'llahren etxean, alegia. Bahá'íen arabera, Subh-i-Azal babi fedearen buru izendatu izanak Baha'u'llahrengandik arreta desbideratu zuen; babiei aukera ematen zien hura bisitatzeko, harekin kontsultatzeko, eta harekin gutunak trukatzeko erraz eta askatasunez.

1852an, Baha'u'llah Teheranen preso zegoelarik izandako bizipen sinbolikoan, Zeruetako Neskatxaren bisita izan zuen, eta harez geroztik Jainkoaren Mezulari zereginari ekin zion. Hamaika urte geroago Bagdaden, publikoki aldarrikatu zuen ordurako babi gehienek susmatzen zutena, hau da, bera zela "Jainkoak Ageraraziko Zuena". Bere jarraitzaileek bahá'í izena hartu zuten.[55]

Subh-i-Azal-en jarraitzaileak, aldiz, Azaliak edo Azali Babiak dira. Baha'u'llah aitortu ez zuten babientzat Subh-i-Azal-ek jarraitu zuen mugimenduaren buru izaten 1912an hil zen arte, ondorengo argirik utzi gabe. Bahá'í iturrien arabera, Subh-i- Azalek babi fedearen ikuskari izendatutako 18 "lekukoetatik" 11 bahá'í bihurtu ziren, bere seme nagusiak egin zuen bezala. Subh-i- Azal-ek ustez oinerdeko izendatutako Hadíy-i-Dawlat-Abádík babi zein azali fedeari uko egin zion.[56]

Bahá'u'llahk arrakastaren ondorioz, Bab-en jarraitzaile gehien- gehienek Subh-i-Azal baztertu eta bahá'í egin ziren. Gaur egun Bahá'íek milioika jarraitzaile dituzte mundu osoan; Azaliek, aldiz, Iranen soilik iraun dute, mila bat inguru,[57], eta inolako antolamendurik gabe, antza.[58]

Irakaspenak

Bab berak idatzitako Da'ira.

Bab-en irakaspenak hiru etapatan bana daitezke, bakoitzak gai nagusi bat ardatz duela. Hasierako irakaspenak Koran eta Hadith-en ingurukoiruzkinak dira, beraz, "egiazko Islamaren" bidean.[11] Erlijio-lege berriak eman beharrean, babien hasierako doktrinan "lege erlijiosoen muinean datzan barneko adiera mistikoetara" eta "jarduera errituala bidaia espiritual bihurtzera" bideratzen da.[59] Gai horiekin jarraituko du hurrengo urteetan, baina bere enfasia argitze filosofikora eta, azkenik, legegintzako adierazpenetara aldatuko da. Bigarren etapa filosofikoan, Bab-ek izakiaren eta kreazioaren metafisika azalduko du; eta, hirugarrenean, legegilean, printzipio mistikoak eta historikoak batzen ditu [60], Bab-en idazlanetan kontzientzia historikoa handitu ahala.[61]

Bab-ek oinarrizko gai asko aztertzen ditu bigarren etapa honetan, hala nola, egia espirituala nola aitortu, gizakiaren izaera, fedearen esanahia, egintza onen izaera, bidaia espiritualaren aurrebaldintzak eta betikotasunaren edo munduaren sorreraren inguruko galdera. Besteak beste, Kantuari buruzko Tratatuan, musikaren filosofiaz aritzen da.[62]

Bab-ek Jainkoak Agerraraziko Duenari idatziriko gutuna.

1848an Bab-en irakaspenak aldatzen dira, Islamaren legeak, argi eta garbi, bertan behera uzten ditu eta bere doktrina sartzen du.[11] Bab-en lege-sistemaren baitan aurki ditzakegu ezkontzarako, ehorzketarako, erromesetarako zein otoitzerako argibideak, etorkizuneko Bábí estatu baterako diseinaturikoak omen, edo Bab-en idazkietan aipatzen den Jainkoak Ageraraziko Duena etorkizuneko profetak abian jartzeko modukoak.[11]

Ikuspegi askotatik, Bab-ek emakumeen estatusa hobetu zuen bere irakaspenetan. Irakatsi zuen Jainkoak gizonezko eta emakumezkoen mugen gainetik dagoenez, Jainkoaren borondatea dela "ez gizonak emakumeen gain goratzea, ez emakumeak gizonen gain goratzea"[63]. Bab-ek jarraitzaileei irakatsi zien emakumeak "ezta begi keinu batez ere"[64] gaizki trata ez ditzaten, eta emakumezko bati min eginagatik ezarritako zigorra gizon bati eginagatik ezarritakoaren bikoitza da.[65] (Persierazko Bayan-a 7:18) Armin Eschraghik Irango XIX. mendeko ingurua azpimarratuz honela esaten du "Mendebaldeko irakurle modernoek ez dute agian aintzat hartuko horren gaitasun iraultzailea", izan ere Bab-en jarraitzaileek "Komunitate honen baitan hezi direnen artean, gizon zein emakume, elkarri begiratzea, hitz egitea eta elkarrekin esertzea onartuta dago."[64] (Persierazko Bayan-a 8:10). Jainkoaren Jatorrizko Borondatea ere gorpuzten du, zeruko neskatxaren emakume-irudi gisa[66] Bab-ek aldez aurretik ikusi zuen komunikabideetan gerora izango zen bilakaera, albisteak komunikatzeko sistema azkar baten beharra azpimarratu zuen, denentzat eskuragarri, edozein izanik ere haien aberastasuna edo gizarte-maila. Informazioaren inguruan honela idatzi zuen: "Sistema hori unibertsala ez den bitartean bere onura ez da iritsiko erresumako zerbitzariengana (herritarrengana), non eta pertsona guztientzat eskuragarri egongo den unea iristen ez den bitartean. Gaur egun erregeek beren mezulari bereziak badituzte ere, alferrik da, behartsuei ez baitzaie horrelako zerbitzurik ematen." Gizartearen muturreko aberastasuna eta pobrezia aipatuz, Bab-ek irakasten du aberatsen benetako posizioa "Jainkoaren gordetzailearena"[67] dela eta eskuzabaltasunez eta karitatez jokatzea dagokiela. Honela dio, "Norbait pobreziak jota aurkituko bazenu, aberats ezazu ahal duzun heinean...Norbait larri dagoela topatuko bazenu, lasaitu ezazu zure esku dituzun baliabide guztiekin"[68]

Jack McLean-ek, Nader Saiedi-ren analisia laburbilduz, idatzi du Bab-en idazkiak "egungo krisiari eragiten dioten gai global guztiak guztiak aurreikusten dituela, hala nola ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen merkantilizazioa". Bab-ek garrantzia berezia ematen dio uraren erabateko araztasunari (Bayan 6:2) eta kontuan hartuta substantzia guztiak lurraren barnealdeko ur-mailetara eta ozeanoetara itzultzen direla, erraz ikus daiteke urari buruzko legea ingurumena babesteko lege orokor gisa. Halaber, Arabierazko Bayanean (9:11) lurra, sua, ura eta haizea, lau elementu horien merkantilizazioa debekatzen du.[3]

Denis MacEoin-en arabera, Bab-en irakaspen teologikoetan "gnostikoen eta neoplatonikoen ezaugarriak aurki daitezke, Ismailien eta Horufien adar xiitetan aurkitu ohi diren bezala" eta "sistemaren muina jainkozko esentzia betierekoa ezagutezina, deskribaezina eta eskuraezina dela sinestean datzala" Horixe bera izango da Bahá'í fedearen oinarrian[11]. Edward Browne-ren arabera, Bab-en zenbait teoria Muḥyiddin ibn Arabiren ideietan oinarritzen dira. Izan ere, bi mistikoek garrantzia handia ematen baitiote zenbait hizki eta zenbakien esanahi sakonari, hala nola, bā' hizkiari eta 19 eta 361 zenbakiei.[69]

Bab-ek, halaber, Estetikaren filosofia bereizi bat ere garatu zuen, zeinak edertasuna eta fintzea (litafat) printzipio nagusi gisa azpimarratu baitzituen, Arteentzat ez ezik gure ekintzetan ere, gauza guztiak bikaintasun gorenera edo paradisura (itqan) eramateko beharra nabarmendu zuen.[70] Saiedik honela idatzi du "Bab-ek argi adierazi zuen bere komunitatea gauza guztietan perfekzio gorenaren islada izatea nahi zuela. Horrez gain, artearen edertasuna eta bikaintasuna munduaren espiritualizaziorako bitarteko gisa definitzen ditu".[71] Bab berak idatzi zuen, kaligrafiaren erabilera printzipio unibertsal gisa erabiliz, "Fintasun maila altuagoaren jabe izanda paperean agerian ez badu jartzen, paradisua kenduko nioke, eta nire galderari erantzun beharko lioke, zergatik zuk, bitartekoen jabe izan arren, graziaren isuriari eta mesedeari uko egin diezu?"[72] Moojan Momen-ek honela idatzi du, fintasun hitzari dagokionez, "ematen du hitz horren adieran aurkitu zuela errealitate fisikoa errealitate espiritualetik gertuen egon daitekeen egoera. Errealitate fisikoa igotzen eta errealitate espiritualera hurbiltzen doan heinean, lodiera, trinkotasuna eta ezpurutasun ezaugarriak galtzen ditu ... eta bikaintasun, araztasun eta fintasun ezaugarriak hartzen ditu."[73]

Idazlanak

Bab-en idazkera bost puntako izar moduan.

Bab-ek esan zuenez, Jainkoaren Agerkundeak errebelatutako bertsetak dira Bere eginkizunaren frogarik handiena. Bab-en idazkiek bi mila lauza, epistola, otoitz eta tratatu filosofiko baino gehiago biltzen dituzte. Idazlan horiek bahá'í idazteunen parte dira. Haren otoitzak, batez ere, bai pribatuki bai bileretan sarritan errezitatzen dira.[74]

Bab-en idazlanek akademiko adituen interesa eta aztertzeko gogoa ere piztu dute. Elham Afnan-en hitzetan, Bab-en idazlanek "irakurleen pentsamenduak berregituratu egin zituen, sinesmen zaharkituen eta aurreko belaunaldietatik jasotako ohituren kateetatik askatu ahal izan zitezen".[75] Jack McLean-ek azpimarratzen du Bab-en idazlanetako sinbolismo berria, eta honela dio: "Bab-en idazteunen unibertsoa erabat sinbolikoa da. Zenbakiak, koloreak, mineralak, likidoak, giza gorputza, giza harremanak, keinuak, egintzak, hizkuntza (hizkiak zein hitzak), eta izadia bera, denak dira Jainkoaren ezaugarri eta izenen (asmá va sifát) errealitate sakonaren islada edo ikur".[3][3]

Era berean, Todd Lawson-ek Bab-en iruzkinetan ikusten du "sortutako gauza guztien potentziala eta azken esanahia, gorenetik txikienera.[76] Bab-en lanek ezaugarri dute berrikuntza linguistikoa, lehendik zeuden termino teologikoak desegokiak ikusten zituen bakoitzean erabiltzen zituen neologismoak barne.[74] Aditu batzuek garrantzi erlijiosoko hitz edo esaldi jakin batzuen etengabeko errepikapena identifikatu dute Bab-en idazkien ezaugarritzat.[77][70] John Walbridge-k dioenez, Bab-ek Kitab-i-Panj Sha'n liburuan "zalantzarik gabe hipnotikoa" da errepikapenaren erabilera, non "hitz iradokitzaile berdina errepikatzen den etengabe" denboran aurrera egin ahala pixkanaka aldatuta, horrekin estetika minimalista aurreikusteaz gain Finnegans Wake-ren estilo modernistaren aitzindaria da.[78]

Bab berak bere idazlanak bost ataletan sailkatu zituen. Lehenengo lauak arabieraz idatzi zituen: jainkozko bertsetak, otoitzak, iruzkinak eta disertazio arrazionala; bosgarrena, Persiako era, non persieraz idatzitako obra guztiak biltzen dituen.[79] Zenbait adituk adierazi dute Bab-en idazlanek eta mendebaldeko zenbait filosoforenek ezaugarri komunak dituztela, horien artean, Hegel,[80] Kant[81] eta James Joyce.[82][83]

Zoritxarrez, Bab-en idazlan gehienak galdu egin dira. Bab berak esan zuenez, bostehun mila bertset baino gehiago idatzi zituen; zer nolako luzera zuten irudikatzeko esango dugu Koranak, adibidez, 6300 bertset dituela. Orri bakoitzean 25 bertset idatz badaitezke, horrek esan nahiko luke 20.000 orri idatzi zituela.[84] Nabil-i-Zarandi, Goiztiriko argi-printzak bere liburuan, Bab Makun zegoela Koranaren inguruko bederatzi iruzkin oso idatzi zituela aipatzen du, denak arrastorik gabe galduak.[85] Ez da beti erraza izaten gorde diren lanen benetako testua finkatzea, eta horretarako lan handia egin beharko da. Beste batzuek, aldiz, egoera onean gorde dira, eta Bab-en zenbait lan nagusi bere konfiantzazko idazkarien eskuz idatzita daude.[86]

Idazlan gehienetan, babi-ek egiten zizkioten galderei erantzuten zizkien. Lehenago ere horrela gertatu izan da, adibidez, Pablo Apostoluaren gutunak erabili izan ziren idazteun autoritatiboak osatzeko. Itun Berriaren lau kapitiluetatik hiru gutun moduan idatzi ziren, edo gutunen zatiak aipatzen dituzte.[87] Batzuetan, Bab-ek oso azkar errebelatzen zituen hitzak idazkari baten eta lekukoen aurrean kantatuz.

Bahá'í Munduko Zentroaren Artxibategien Departamentuan, Bab-en 190 lauza inguru gorde dituzte.[88] Hainbat idazlan nagusiren zatiak argitaratu dira mendebaldeko zenbait hizkuntzatan, Bab-en Idazlan Hautatuak izenpean. Denis MacEoin, Sources for Early Bb+ Doctrine and History (Hasierako Babi-en Doktrina eta Historiaren Iturriak) bere liburuan Bab-en idazlan askoren deskribapena egiten du. Hurrengo atalean egingo dugun laburpena batez ere lan horretan oinarritzen da. Idazlan handiez gain, Bab-ek gutun ugari idatzi zizkion emazteari eta jarraitzaileei, hainbat helburuetarako otoitzak, Koranaren bertset edo kapituluen iruzkin franko eta khutbih edo sermoi asko (gehienak ez ziren inoiz jendaurrean eman) Horietako asko galdu dira; beste batzuk, aldiz, bildumetan gorde izan dira.[89]

Bab-i kritikatu izan zaio bere erlijio-idazlanetan arabiar gramatika era zuzenean zein okerrean modu kontraesankorrean erabiltzeagatik, nahiz eta arabieraz idatzitako gutunetan akats gutxi egin zituen.[90] Kontraesankortasun horrekin bereiztu nahi zituen hitzen formari soilik erreparatzen ziotenak eta bere mezuaren funtsezko esanahia uler zezaketenak.[90][91] Bere GramatikaTratatuan, Bab-ek azpimarratu zuen arabieraren gramatika unibertsoaren gramatika espiritualaren ikur gisa irakatsi behar zela.[92]

Aldarrikapenaren aurreko idazlanak

Todd Lawson-ek bere doktorego tesia aurkeztean Bab-en Tafsir on Surah al-Baqara (Behiaren surari buruzko iruzkina) aipatu zuen.[93] Bab- ek Tafsir (iruzkin) hori idatzi zuen 1843ko azaroan edo abenduan, bere zeregina aldarrikatu baino sei hilabete lehenago. Lehen zatia 1844ko otsailean osatu zuen; bigarren zatia Bab-en aldarrikapena egin ondoren errebelatu zuen. Bere aldarrikapenaren aurretik idatzitako lanetatik osorik iraun duen bakarra da. Halaber, Bab-ek Hamabigarrentarren sinesmenekiko jarrera argitzen du.[94] Emazteak bere aldarrikapenaren aurreko pasarte garrantzitsuak ere aipatzen ditu.[95]

Xiraz, 1844ko maiatza-iraila

  • Qayyúmu'l-Asmáʼ edo Tafsir Surat Yusuf (Izenen Euslea edo Joseren Suraren Iruzkina) idazlanaren lehen kapitulua[96] 1844ko maiatzaren 22ko

bezperan idatzi zuen Mulla Husain-i egindako aldarrikapenarekin batera. Idazlan osoak ehunka orri ditu eta 40 egun behar izan zituen osorik idazteko; Bab-ek arabieraz idatzitako lanetan handienetakoa da. Bahá'íen idazteunen parte ere bada. Babi mugimenduaren aurreneko urtean asko zabaldu zen eta Babien Korana edo Biblia gisa hartu zuten. Liburu horretan Bab-ek baieztatzen du Jainkoaren Agerkunde aldarrikapena, nahiz eta aldarrikapena mozorrotu egiten duen Imam Ezkutuaren zerbitzaria dela esaten duenean.[97] Tahirihk idazlan hau arabieratik persierara itzuli zuen.

  • Sahífih-yi-makhzúnih (Ezkututako Altxorrari Buruzkoa), 1844ko

irailean Mekara joan aurretik errebelatutako obra honetan hamalau otoitz biltzen ditu, batez ere egun sakratuetan eta jai erlijioso handietan errezitatzeko. Bere edukia Islamean itxaron zitekeenaren barruan jarraitzen du.

Erromesaldia, 1844ko iraila - 1845ko ekaina

Mekarako erromesaldia iraun bitartean, bederatzi hilabete eta erdi guztira, Bab-ek lan asko idatzi zituen:

  • Khasá'il-i-sabʻih: Erromesaldia bukatu ondoren, Buxihr-era

itsasontiz bueltan zetorrela idatziriko liburu honetan, babi komunitateak bete beharreko zenbait arauri buruz aritzen da. Baliteke horren eskuizkribu bat Iranen gorde izana.[98]

  • Kitáb-i-Rúḥ ("Espirituaren Liburua"): 700 edo 900 bertset

biltzen ditu eta aurrekoa bezala, Buxihr-era bueltan zetorrela idatzi zuen. Jatorrizko idazlana ia suntsituta geratu zen Bab atxilotu zutenean. Zenbait eskuz egindako kopia gorde izan dira.[99]

  • Sahífih baynu'l-haramayn ("Bi Santutegien arteko Tratatua"):

Arabieraz idatzi zuen Mekatik Medinara bidaian zihoala 1845. urtearen hasieran Xaykhien buruzagi ospetsu batek egindako galderei erantzuteko.[100]

  • Kitáb-i-Fihrist ("Katalogo-Liburua"): Bertan Bab-en lanen

zerrenda aurkitzen dugu, Bab berak idatzia Mekatik bueltatu ondoren, 1845eko ekainaren 21ean. Lehen idazlanen bibliografia da.[101]

Buxihr eta Xiraz, 1845eko martxoa - 1846ko iraila

Bab Buxihr-en egon zen 1845ean martxotik ekainera arte, eta geroago Xirazera aldatu zen.

  • Sahífih-yi-Jaʻfariyyih: 1845ean ezagutzen ez den pertsona bati

bidalitako tratatu idatzia. Ehun orrialde baino gehiagoko luzera du, eta Xeikhi sinesmen batzuei lotutako oinarrizko irakaspen asko azaltzen ditu.

  • Tafsír-i-Súrih-i-Kawthar ("Oparotasunaren Surari buruzko

Iruzkina"): Yahyá Dárábí Vahíd-entzat idatzitako iruzkina Xirazen zegoela; Xiraz garaiko idazlanik garrantzitsuena da. Koranaren sura laburrena izanda, hiru bertseteko luzera baino ez duen arren, iruzkinak berrehun orri ditu. Oso lan banatuta izan zen, eta gutxienez hamar bat eskuizkribu gorde dira gaur egun arte.[102]

Isfahan, 1846ko iraila - 1847ko martxoa

  • Nubuvvih khásish: berrogeita hamar orrialdeko lan hau bi ordutan

errebelatu zuen Manouchehr Khan Gorji gobernadoreak egindako galdera bati erantzunez. Muhammad-en izaera profetiko berezia aztertzen du, musulmanen eta kristauen arteko tirabiretan eztabaidatutako gai garrantzitsua baita.[103]

  • Tafsír-i-Súrih-i-va'l-ʻasr (Maiseatzailearen Suraren Iruzkina):

B·b-ek Isfahanen idatzitako bi lan garrantzitsuenetako bat. Berez eta publikoki idatzi zen Mir Sayyid Muhammad hiriko kleriko nagusiak egindako eskaerari erantzunez; zati handi bat arratsalde batean idatzi zen, bertaratutakoen harridurarako.[104]

Maku, 1847ko udararen amaiera - 1848ko maiatza

Bab Isfahanetik irten zen 1847ko martxoan, Teheran inguruan egon zen zenbait hilabetetan eta gero Maku gotorlekura bidali zuten, Irango iparraldean, Turkiako mugatik gertu. Han idatzi zituen bere lanik nabarmenetako batzuk.

  • Persierazko Bayán-a: Zalantzarik Bab-en lan nagusia da non

heldutasunez bere irakaspenen laburpena egiten duen. Makun idatzi zuen 1847 urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran. V·hid edo "batasun" izeneko bederatzi kapituluk osatzen dute, bakoitzak hemeretzi bab edo "atetan" banatuak; azken batasuna izan ezik, hamar bab edo atea besterik ez ditu eta. Bab-ek azaldu zuenez "Jainkoak Ageraraziko Zuenak" bukatu beharko zuen lan hori; hori dela eta, bahá'íen ustez, Baha'u'llah-ren Kitab-i-Iqan edo Ziurtasunaren Liburua Bayan-aren jarraipena da. Batasun bakoitza arabierazko edukien laburpen batekin hasten da, liburuaren irakurketa errazte aldera. Idazlan horren zenbait zati argitaratu dira lehen aipatutako Bab-en Idazlan Hautatuak liburuan; A. L. M. Nicholas-ek idazlan osoa frantsesera itzuli zuen 150 orriko lau liburukietan.[105]

  • Arabierazko Bayán-a: Bi Bayan-etatik laburrena eta garrantzia

gutxienekoa. Hamaika vahid edo "batasun"-ez osatua, bakoitzak 19 bab edo ate dituela. Bab-en irakaspenen eta legeen laburpena da. Makun osatu zen 1847urtearen amaieran edo 1848 urtearen hasieran.[106]

  • Dalá'il-i-Sab'ih ("Zazpi frogak"): Izen bereko bi idazlan dira,

bata persieraz eta beste bat, laburragoa, arabieraz; biak Makun idatzi zituen 1847ko amaieran edo 1848ko hasieran. Nicholas-en iritziz, Persierazko Zazpi Frogak "Sayyed Ali Muhammad-en lumatik ateratako lan garrantzitsuena eta eztabaidatsuena da".[107] Ez dakigu lana b·bÌ ez zen bati edo fede ahuleko jarraitzaile bati idatzi zion, hartzailea nor zen ez dakigu eta. Arabierazko testuan persierazko testuaren laburpena dugu.

Txihriq, 1848ko maiatza - 1850eko uztaila

Bab bi urtez bizi izan zen Txihriq-en, epaitua izateko Tabriz-era egin zuen bidaia laburraren denbora izan ezik. Han gauzatutako idazlanak esoterikoagoak izan ziren eta ez aurrekoak bezala gaiaren arabera bezain antolatuak. Hainbat lan txikirekin batera, bi lan nagusi idatzi zituen:

  • Kitabu'l-Asmáʼ ("Izenen Liburua"): Jainkoaren Izenen inguruko

liburu luzea. Fusilatu aurretik, Txihriqen emandako azken egunetan idatzi zuen. Orain arte gorde diren eskuizkribuak oso desberdinak dira; hori dela eta, liburu horrek lan handia beharko du jatorrizko testua berregiteko.[108]

  • Kitáb-i-panj sha'n ("Bost Mailetako Liburua"): 1850eko martxotik

apirila bitarte idatzia, Bab-en azken idazlanetako bat da. Liburuak laurogeita bost atal ditu hamazazpi taldetan banatuta, bakoitza Jainkoaren izen baten izenburupean. Talde bakoitzaren baitan bost "maila" daude, hau da, bost atal mota desberdin: bertsetak, otoitzak, homiliak, iruzkinak eta persierazko piezak. Talde bakoitza beste pertsona bati bidali zitzaion eta egun desberdin batean konposatu zen. Beraz, lana loturarik gabeko materialen nahasketa moduko bat da. Zenbait ataletan Bab-en irakaspenetan agertzen diren oinarrizko gaien inguruko azalpen luzeagoak egiten dira; beste batzuetan Jainkoaren izenen errepikapen luzeak eta izenen sustraien aldakuntzak egiten ditu.[109]

Erreferentziak

  1. Esslemont 1980, 15-16 orr. .
  2. Amanat 1989, 171 orr. .
  3. Review of: Gate of the Heart: Understanding the Writings of the Báb. 2009.
  4. Buck, Christopher. (2004). Studies in Modern Religions, Religious Movements and the Bābī-Bahā'ī Faiths. Moshe Sharon (ed.) Boston: Brill, 143–178 or. ISBN 90-04-13904-4..
  5. Afnan, Elham. (2019). A Twofold Mission. , 5 or..
  6. Daume, Daphne; Watson, Louise. (1992). Britannica Book of the Year. Chicago: Encyclopædia Britannica ISBN 0-85229-486-7..
  7. Bausani, A.. (1999). «Bāb» Encyclopedia of Islam. Leiden, Holanda: Koninklijke Brill NV.
  8. Balyuzi 1973.
  9. Balyuzi 1973, 32 orr. .
  10. Overview of the Bábi Faith. Baháʼí International Community jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: March 14, 2008).
  11. MacEoin 1989.
  12. Lambden, Stephen. (1986). Studies in Bábí and Baháʼí History – volume three – In Iran. Smith, Peter (ed.) Kalimát Press, 1–31 or. ISBN 0-933770-16-2..
  13. Amanat, Abbas. (1981). The early years of the Babi movement. Diss. University of Oxford.
  14. (Saiedi 2008)
  15. (Saiedi 2008)
  16. Hajji Muhammad Husayn, quoted in (Amanat 1989, 132-133 orr. )
  17. Steve McClean. (Jun 27, 2019)..
  18. Balyuzi 1973, 146 orr. .
  19. Shoghi Effendi 1944, XI orr. .
  20. Momen, Moojan; Lawson, B. Todd. (2011. Web. 2 Nov. 2011.). «"The Bab."» World Religions: Belief, Culture, and Controversy. ABC-CLIO.
  21. Askotarikoa 1876.
  22. Pardo Bazán 1890.
  23. Browne & 1961 p.220.
  24. Smith & 2000 p.71.
  25. H.M. Balyuzi, Khadijih Bagum – Wife of the Bab
  26. Balyuzi 1973, 41 orr. .
  27. MacEoin 1979.
  28. Balyuzi 1973, 13 orr. .
  29. Saiedi 2008.
  30. Abbas, Amanat. (2000). The Encyclopedia of Apocalypticism, vol. III: Apocalypticism in the Modern Period and the Contemporary Age.. Stein, Stephen J. (ed.) New York: Continuum, 241–242 or. ISBN 0-8264-1255-6..
  31. Amanat 1989.
  32. Manuchehri, Sepehr. (1999). «The Practice of Taqiyyah (Dissimulation) in the Babi and Bahai Religions» Research Notes in Shaykhi, Babi and Baha'i Studies III.3.
  33. MacEoin, Denis. (1997ko maiatza). «The Trial of the Bab: Shiʻite Orthodoxy Confronts its Mirror Image» Occasional Papers in Shaykhi, Babi and Baha'i Studies I.
  34. MacEoin, Denis Martin. (2009). The Messiah of Shiraz. Leiden, Holanda: Brill, 345 or. ISBN 978-90-04-17035-3..
  35. Mirza Habibu'llah Afnan. (2008). The Genesis of the Bâbí-Baháʼí Faiths in Shíráz and Fárs. Ahang Rabbani (itz.) BRILL, 20–22 or. ISBN 978-90-04-17054-4..
  36. The Time of the Báb. BBC.
  37. Amanat 1989, 191 orr. .
  38. Momen, Moojan. (1995). «Baháʼu'lláh's prophetology: archetypal patterns in the lives of the founders of the world religions» Baháʼí Studies Review V. lib.1.
  39. Balyuzi 1973, 71–72 orr. .
  40. Nabíl-i-Zarandí 1932, 151-155 orr. .
  41. Amanat 1989, 255 orr. .
  42. Amanat 1989, 257 orr. .
  43. Amanat 1989, 258 orr. .
  44. MacEoin. (1992). The Sources for Early Babi Doctrine and History. , 177 or..
  45. Amanat 1989, 390-393 orr. .
  46. Browne 1918.
  47. Browne 1918, 256 orr. .
  48. Browne 1918, 257–258 orr. .
  49. (Effendi 1944, 52 orr. )
  50. Sir Justin Shiel-ek, Victoria erreginaren ministro plenipotentiaria Teheranen, Henry John Temple Palmerston 3. bizkondea eta Atzerriko Kontuetarako Idazkari britaniarrari idatzi zion 1850eko uztailaren 22an Bab-en fusilamenduari buruz. Jatorrizko gutuna F.O. 60/152/88 dokumentu gisa gordetzen da Atzerriko Kontuetarako (Foreign Office) artxibategiko Erregistro Publikoen Bulegoan, Londresen.
  51. Zenbait kontakizunek diotenez, Anis hil egin zen lehenengo tiro-sortan, eta beste zenbaiten arabera, Bab ezpataz hil zuten. Dena den, kontakizun guztiek, baita musulmanek ere, bat egiten dute esatean Bab ez zela hil lehenengo tiro-sortaz. Argibide gehiago izateko, ikus: Kazemzadeh, Kazem; Garey, Howard. (1973ko udazkena). «The Báb: Accounts of His Martyrdom» in: World Order, 8. lib., 1. zkia., 32 or..
  52. Жуковский, В. А.. (1917). Российский Императорский Консул Ф. А. Бакулин в истории изучения бабизма.. Россия: Типография Императорской Академии Наук, 44 or..
  53. The Primal Point's Will and Testament. .
  54. The Primal Point's Will and Testament. .
  55. Cole, Juan. A Brief Biography of Baha'u'llah. .
  56. (Effendi 1944, 233 orr. ) & Momen (1991) pp. 99
  57. Azali. Britannica Concise.
  58. Warburg, Margit. (2006). Citizens of the World. A History and Sociology of the Baha'is from a Globalisation Perspective. Leiden, Holanda, 177 or..
  59. (Saiedi 2008, 30 orr. )
  60. (Saiedi 2008)
  61. Stockman, Robert. (August 2010). «Review of: Gate of the Heart: Understanding the Writings of the Báb» Nova Religio 141: 124–127.  doi:10.1525/nr.2010.14.1.124. ISSN 1092-6690. OCLC .4635424978.
  62. (Saiedi 2008)
  63. Saiedi, Nader. The Bab and Modernity. .
  64. Eschraghi, Armin. Undermining the Foundations of Orthodoxy: Some Notes on the Báb's Sharia (Sacred Law). , 232 or..
  65. Moojan Momen. (December 4, 2012). Encyclopædia Iranica (Iranicaonline.org). .
  66. (Saiedi 2008)
  67. The Báb. (1980). The Arabic Bayan: From A.L.M. Nicholas' French translation. A.L.M. Nicholas (fr-itz.) Bahai-Library.com.
  68. (Saiedi 2008)
  69. Ignaz Goldziher; and Stephen Lambden. (February 1992). Brian Walker (itz.) «A note by Ignaz Goldziher(1850-1921) on the relationship between the Bāb and Sufism [in "Kleine Mitteilungen und Anzeidem"»] Bahā'ī Studies Bulletin (Hurqalya Publications: Center for Shaykhī and Bābī-Bahā’ī Studies, University of California at Merced) 62–3: 65–75..
  70. Steven Phelps, Robert Stockman. (2019ko abuztuak 18). Overview of the Writings of the Báb - A talk by Steven Phelps, a translator of the Bab's writings. video: Wilmette Institute.
  71. (Saiedi 2008)
  72. (Saiedi 2008)
  73. Momen, M.. (2011). Perfection and Refinement: Towards an Aesthetics of the Bab.. in: Lights of ‘Irfan., 221-43 or..
  74. Martin, Douglas. The Mission of the Báb. .
  75. Afnan, Elham. (2019). A Twofold Mission. , 3 or..
  76. Lawson, Todd. «The Dangers of Reading: Inlibration, Communion and Transference» the Qur'an Commentary of the Bab. , 198 or..
  77. Behmardi, Vahid; McCants, William. «A Stylistic Analysis of the Báb's Writings» Online Journal of Baha'i Studies: 118, 132–134..
  78. Walbridge, John. The Báb's Panj Sha'n (Five Modes) in A Most Noble Pattern: Collected Essays on the Writings of the Báb, 'Alí Muhammad Shirazi (1819-1850). .
  79. Afnan Elham 2019.
  80. (Saiedi 2008, 246 orr. )
  81. (Saiedi 2008, 303 orr. ))
  82. Joycean Modernism in a Nineteenth-Century Qurʼan Commentary? - A Comparison of the Bab's Qayyūm al asmāʼ with Joyce's Ulysses, by Todd Lawson
  83. Walbridge, John. The Báb's Panj Sha'n (Five Modes) in A Most Noble Pattern: Collected Essays on the Writings of the Báb, 'Alí Muhammad Shirazi (1819-1850). .
  84. MacEoin 1992, 15 orr. .
  85. MacEoin 1992, 88 orr. .
  86. MacEoin 1992, 12–15 orr. .
  87. On letters as a medium of composition of the New Testament, see Norman Perrin, The New Testament: An Introduction, Proclamation and Parenesis, Myth and History (New York: Harcourt Brace Jovanovitch, 1974), 96–97.
  88. Unpublished letter from the Universal House of Justice. Numbers and Classifications of Sacred Writings Texts. .
  89. MacEoin 1992, 15–40 orr. .
  90. William F. McCants. Arabic Grammar of the Bab, The. .
  91. Todd Lawson. Qurʼan Commentary of Sayyid 'Alí Muhammad, the Báb, The (Doctoral dissertation). .
  92. (Saiedi 2008, 205 orr. ))
  93. B. Todd Lawson, The Qurʼan Commentary of Sayyid ʻAlî Muḥammad, the Bab, PhD diss, Institute of Islamic Studies, McGill Univ., Montreal, 1987, 250–51.
  94. MacEoin 1992, 46–47 orr. .
  95. Momen, Moojan. (2007). «Messianic Concealment and Theophanic Disclosure» Online Journal of Baháʼí Studies 1: 71–88. ISSN 1177-8547..
  96. Hands of the Cause Residing in the Holy Land, Ed. Baháʼí Faith, The: 1844–1963. , 13 or..
  97. MacEoin 1992, 55–57 orr. .
  98. MacEoin 1992, 61–63 orr. .
  99. MacEoin 1992, 61 orr. .
  100. MacEoin 1992, 60–61 orr. .
  101. MacEoin 1992, 65 orr. .
  102. (MacEoin 1992, 71 orr. ); Nabíl-i-Zarandí, The Dawn-breakers, 174-76.
  103. (MacEoin 1992); (Amanat 1989, 257 orr. ); (Nabíl-i-Zarandí 1930, 202–04 orr. )
  104. MacEoin 1992, 76 orr. .
  105. MacEoin 1992, 83-85 orr. .
  106. MacEoin 1992, 85 orr. .
  107. MacEoin 1992, 85–88 orr. .
  108. MacEoin 1992, 91–92 orr. .
  109. MacEoin 1992, 93–95 orr. .

Bibliografia

Baháʼí bibliografia

  • (Ingelesez) A Traveller's Narrative: Written to illustrate the episode of the Bab. Browne, E.G. (itz.) (2004an berrargitaratua itzultzailearen oharrak barne. argitaraldia) Los Angeles, US: Kalimát Press ISBN 1-890688-37-1..
  • (Ingelesez) Afnán, Mírzá Habíbu'lláh. (2008). The Báb in Shiraz: An Account by Mírzá Habíbu'lláh Afnán. .
  • (Ingelesez) Afnán, Mirza Habibu'llah. (2008). The Genesis of the Bâbí-Baháʼí Faiths in Shíráz and Fárs. Rabbani, Ahang (itz.) BRILL ISBN 978-90-04-17054-4..
  • (Ingelesez) Balyuzi, H.M.. (1973). The Báb: The Herald of the Day of Days. Oxford, UK: George Ronald ISBN 0-85398-048-9..
  • (Gaztelaniaz) Effendi, Shoghi. (1944). Dios Pasa. Alejandro Reid (itz.) Buenos Aires (Argentina): EBILA (1974).
  • (Gaztelaniaz) Esslemont, John E.. (1923). Baháʼu'lláh y la Nueva Era. Alejandro Reid (itz.) Buenos Aires (Argentina): EBILA (1971).
  • (Ingelesez) Ferraby, John. (1975). All Things Made New: A Comprehensive Outline of the Baháʼí Faith. Baháʼí Distribution Service ISBN 81-86953-01-9..
  • (Ingelesez) A Most Noble Pattern: Collected Essays on the Writings of the Báb, 'Alí Muhammad Shirazi (1819-1850). Oxford, UK: George Ronald ISBN 978-0-85398-556-3..
  • (Gaztelaniaz) Nabíl-i-Zarandí. (1887-1888). Maṭāle' al-Anwar: Tarikh-i-Nabíl (Los Rompedores del Alba: Narración de Nabíl). Miguel Gil Santesteban (itz.) Terrassa (Bartzelona): Editorial Bahá'í de España (2007) ISBN 978-84-95652-22-5..
  • (Gaztelaniaz) Saiedi, Nader. (2008). La Puerta del Corazón: Aproximación a los escritos del Báb. Miguel Gil Santesteban (itz.) Terrassa (Bartzelona): Editorial Bahá'í de España (2015) ISBN 978-84-95652-51-5..
  • (Ingelesez) Smith, Peter. (2000). A Concise Encyclopedia of the Baháʼí Faith. ISBN 9781780744803..
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. (1974). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 1: Bagdad 1853–63. Badí' Dá'imí eta Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2001) ISBN 84-89677-43-3..
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. (1977). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 2: Adrianópolis 1863–68. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2002) ISBN 84-89677-49-2..
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. (1983). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 3: 'Akka 1868–1877. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2005) ISBN 84-89677-62-X..
  • (Gaztelaniaz) Taherzadeh, Adib. (1983). La Revelación de Baháʼu'lláh, Volumen 4: Mazra'ih & Bahji 1877–1892. Miguel Gil Santesteban (itz.) Bartzelona: Arca editorial (2006) ISBN 84-95652-26-9..

Beste iturriak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.