Azzone Visconti

Azzone Visconti (1302ko abenduak 7, Ferrara-Milan, 1339ko abuztuak 16) Milango jauna izan zen 1329tik hil zen arte. Milango Estatuaren sortzailetzat hartzen da, denborarekin Milango Dukerria bihurtuko zena.

Azzone Visconti

Bizitza
JaiotzaFerrara eta Milan, 1302ko abenduaren 7a
HerrialdeaMilanerria
HeriotzaMilan, 1339ko abuztuaren 16a (36 urte)
Hobiratze lekuaSan Gottardo in Corte Church (en) Itzuli
Familia
AitaGaleazzo I.a Visconti
AmaBeatrice d'Este
Ezkontidea(k)Caterina di Savoia-Vaud (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
LeinuaVisconti
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Milan

Ferraran jaio zen, eta Galeazzo I.a Viscontiren eta Beatriz Estekoaren seme legitimo bakarra izan zen. 1322an Piacenzako jaun bihurtu zen, baina urte horretan bertan bere aitarekin batera ihes egin behar izan zuen. 1325ean guelfoen aurkako Altopascioko gudu arrakastatsuan parte hartu zuen. Preso hartu zuten Monzako gotorlekuko presondegi zitalean.

Milango jaun bezala bere postua sendotzeko, 1329an Milango bikario inperial titulua 60.000 (edo 125.000) floringatik erosi zion Luis IV.a Bavariakoa enperadoreari, Aita Santuak esandakoaren aurka, izendapen hauek egiteko eskubidea aldarrikatzen zuena. Azzonek, agindutako kopuru osotik soilik 12.000 florin ordaindu zituen, Luis IV.aren izaera ahula probestuz, nor Azzone gainontzekoa ordaintzera behartzeko gai ez zen izan. Garai hauetan bere osaba Marcoren hiltzaileetako bat zela zioten zurrumurruak zabaldu ziren, baina sekula ez zen ezer frogatzea lortu. 1330ean amaitu zen Visconti familia osoarengan bere aitona Mateo Viscontiren garaitik erori zen eskumikatze mehatxua amaitu zen, eta martxoak 15ean Azzone Milango "Biziarteko Jaun" izendatua izan zen.

1331n, Joan I.a Bohemiakoaren semea (beranduago Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea izango zena), Pavian eginiko oturuntza batean pozoituta hiltzeko zorian egon zen. Berriz ere, Azzone izan zen susmagarri nagusia. Urte horretako abuztuan Teodoro I.a Montferratoko markesarekin aliatu zen Roberto I.a Napolikoa erregearen aurka, honek Italia ipar-mendebaldean zituen jabetzak eskuratzeko. 1332an Bergamo eta Pizzighettone ere konkistatu zituen, 1335ean jarraituz Lodi, Crema, Vercelli, Cremona eta euren aurreko jabeek Aita Santuen Lurraldeari eman zizkieten Lonbardiako beste lurralde batzuk hartuz.

Veneziak Veronaren aurka izan zuen gerran, Azzonek Veneziaren alde egin zuen, Verona gobernatzen zuen della Scala familiaren etsai porrokatua bihurtzea eragin ziona. Mendekatzeko, Veronako jaunak Viscontitar bat, Lodrisio Visconti izenekoa, Milango Jaurerria beregana zezan xaxatu zuen, eta hau armada mertzenario batekin joan zen Azzoneri aurre egitera. Azzonek ezin izan zuen gudura joan, hezueria atake latz batek eragozten baitzion, baina bere ordez bere osaba Luchino joan zen. Luchinok Parabiagoko gudua irabazi zuen 1339ko otsailak 20an. Gudu hau garaipen garrantzitsu bat izan zen, baita Lodrisiok ordezkatzen zuen oinordekotza arazoaren amaiera ere, harrapatua eta San Colombano al Lambroko gatzeluan gartzelaratua izan zena.

1339an hil zen hezueri atake baten ondorioz, Milango San Gotardo elizan lurperatua izan zelarik, berak propio eraikitzea agindu zuena urte batzuk lehenago. Ez zuen gizonezko ondorengorik izan, eta garaiko ohiturak jarraituz, bere oinordeko bakarra, emakume bat, oinordekotza ordenan kontutan ere ez zen hartua izan. Azzone Milan eta beste lombardiar hiri batzuk edertzeko egin zituen arkitektura lanengatik oroitua izan zen.


Aurrekoa
Galeazzo I.a Visconti
Milango Jauna
1329-1339
Ondorengoa
Luchino Visconti
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azzone Visconti Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.