Azzedine Alaïa
Azzedine Alaïa (arabieraz: عز الدين عليّة; frantsesez azedin alaˈja ahoskatua; Tunis, 1940ko otsailaren 26a - Paris, 2017ko azaroaren 18a) frantses jostuna izan zen, jatorriz tunisiarra.
Azzedine Alaïa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tunis, 1940ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia Tunisiako Protektoratu Frantsesa 1956ko martxoaren 20a) Tunisia (1956ko martxoaren 20a - |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 2017ko azaroaren 18a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Sidi Bou Said (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tunis Institute of Fine Arts (en) |
Hizkuntzak | frantsesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea eta bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
maison-alaia.com | |
Biografia
Azzedine Alaïa izeneko prêt-à-porter markaren sortzailea izan zen, larruaren eta puntuaren erabileragatik bereizten den markarena. Tunisiako Arte Ederretako Eskolan eskultura ikasi ondoren, modarantz bideratu, eta Parisa joan zen bizitzera 1950eko hamarkadaren erdialdera.
Bi urtez Guy Larocherekin lan egin ostean, bere kasa hasi zen jostun-lanetan. Hasi eta berehala, oso bezero ezagunak egin zituen, besteak beste, Greta Garbo. 1960ko hamarraldiaren amaieran, prêt-à-porter lanak egiten hasi zen. Larrua erabiltzeko modu ausart eta berritzaileak hasieran ustekabekoren batzuk ekarri bazizkion ere, jendearen onespen zabala izan zuen urte batzuk geroago. 1982an aurkeztu zuen lehen desfilea New Yorken; 1985ean, Bordeleko Arte Garaikideko Museoak atzera begirako erakusketa eskaini zion; eta, aldi berean, Grace Jones eta Tina Turnerrentzat sortu zituen jantziek arrakasta handia izan zuten mundu guztian. 30eko hamarkadako sentsualitatea eta 50eko fintasuna era burutsuan nahasten dituzte bere jantzi-bildumek, eta emakumearen soina nabarmentzeko zeharkako ebaketa-teknikan oinarritzen dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.