Azuelo

Azuelo[3] ([as̻uelo]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 37 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago.

Azuelo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Azueloko bandera
Bandera

Azueloko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Azuelo
AlkateaRoberto Crespo Morentin (Geroa Bai)
Posta kodea31228
INE kodea31043
Herritarraazueloar
Geografia
Koordenatuak42°36′30″N 2°20′57″W
Azalera10,5 km²
Garaiera614 metro
Distantzia43 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria37 (2023:  11)
alt_left 19 (%51,4)(2019) (%32,4) 12 alt_right
Dentsitatea3,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,86
Ugalkortasuna[1] 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 1,67 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 0,00 (2018: %0)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayuntamientodeazuelo.es/
Azueloko irudi panoramikoa, Ioar mendia ikusten delarik.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean.

Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.

Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.

Ekonomia

Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.

Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Azpiegiturak

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[4]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[5].

Demografia

Azueloko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.

Politika

Udal hauteskundeak

Azueloko alkatea CDN alderdi politikoko Roberto Crespo Morentin izan da azken urteetan. 2007ko udal hauteskundeetan bera izan zen biztanleria urriko udalerri honetako zinegotzi bakarra. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %4,44) eta boto zuriak hamazazpi (%39,53). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.

Azueloko Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Roberto Crespo Morentin (CDN)26Bai

2011ko maiatzean CDNkoa izen zen beste behin aurkeztutako zerrenda bakarra; oraingo honetan alkate kargua errepikatu zuen Cresporekin batera beste bi lagun ere hautetsi bihurtu ziren. Hauteskundeen ostean alderdia desagertu egin zen.

Udaletxea

Azueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: La Solana kalea, z/g

Alkateak

Hauek izan dira Azueloko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1983 1987 Independenteak
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1987 1991 Independenteak
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[6][7] 1999 2003 Nafar Herriraren Batasuna
Jose Ignacio Crespo Vicente[6][8] 2003 2007 Agrupación Independiente de Azuelo[9]
Roberto Crespo Morentin[6][10][11][12] 2007 2011 Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[6][13] 2011 2011 a[14] Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[15][11][12] 2011 2015 Independenteak
Roberto Crespo Morentin[6][11][12] 2015 2019 Geroa Bai[16]
Roberto Crespo Morentin[6][17][18][19][12] 2019 2023 Geroa Bai
Roberto Crespo Morentin[20][21] 2023 Jardunean Geroa Bai

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafarroako Demokraten Elkargunearen hautagai bezala.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.

Ondasun nabarmenak

Azueloko monastegia

San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean.

Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak.

Monastegirako bidean
Monastegiko kanpaiak. Eskumatik hasita lehengo kanpaiaren lekuan, eraikina eliza moduan erabiltzen zen garaian, erloju bat zegoen, 1968.urteko berritze lanetan kanpaiagatik ordezkatu zena.

Baselizak

Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0%5B%5D
  5. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
  6. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  7. (Gaztelaniaz) «José Manuel "El Alcalde"» Azuelo 2018-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  8. (Gaztelaniaz) «1er discurso del nuevo Alcalde de Azuelo» Azuelo 2003-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 53. zenbakia 2003-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  10. (Gaztelaniaz) «Toma de posesión del nuevo alcalde» Azuelo 2007-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  11. (Gaztelaniaz) «Las Fiestas de Estella en boca de la merindad» Revista Calle Mayor 2017-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Roberto Crespo, candidato de Geroa Bai a la alcaldía de Azuelo» Radio Estella 2023-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  14. CDN alderdiak 2011ko hauteskundeen ostean desegitea erabaki zuen; Azuelokoa irabazi zituen bi alkatetzetakoa izan zen.
  15. (Gaztelaniaz) «Vera inaugura la reforma del consultorio médico de Azuelo» Redacción Médica 2012-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  16. (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 81.zenbakia 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  17. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  18. (Gaztelaniaz) «Mejoras en el local de actividades municipales y sociales de Azuelo» Diario de Navarra 2021-08-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  19. (Gaztelaniaz) «La gestión del bar de Azuelo dará derecho a una vivienda» Diario de Noticias de Navarra 2022-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  20. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  21. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.