Azuchi-Momoyama Aroa
Azuchi-Momoyama Aroa (japonieraz: 安土桃山時代 azuchi momoyama) Japoniako historiaren aroa da, 1568tik 1603 arte hedatzen dena.[1]
Japoniako historia |
|
Azuchi-Momoyama Aroa, Sengoku Aroa amaitzean hasi zen, eta Tokugawa shogunerriaren bateratze politikak aurrera eraman eta Edo Aroa hasten zenean amaitu zen. Garai hau 1568tik 1603ra arte luzatu zen, gutxi gorabehera, Oda Nobunagaren eta bere oinordeko Toyotomi Hideyoshiren agintaldiarekin batera. Garaiak Nobunagaren gaztelutik- Azuchi gaztelua- eta Hideyoshiren gaztelutik- Fushimi-Momoyama gaztelua- hartu zuen bere izena.
Azuchi-Momoyama Aroa, Nobunaga 1568an Kyoton sartu zenean hasi zen, bere armada, hiriburu inperialera eraman zuenean. Ashikaga Yoshiaki, Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna, txotxongilo bat izan zen Tokugawa Ieyasu boterera iritsi zen arte, 1600. urtean Sekigaharako guduan Toyotomi klanaren laguntzarekin irabazi ondoren. Kanpo politikan, aroko gertakari nabarmenena Koreako inbasioa izan zen.
Erreferentziak
- Sakaiya, Taichi. (1995). ¿Qué es Japón? Contradicciones y transformaciones. Andrés Bello, 324 or. ISBN 9-56131-347-2..
Kanpo estekak
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |