Azti urdinak

Azti urdinak (sindarinez Ithryn Luin), Tolkienen legendarium ospetsuan, Istari ordenako bi partaidek jaso zuten izena da, Valarrek Erdialdeko Lurraldera bidali zituztenak Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1000. urtean, herri aske guztiei, Sauronen samalden aurkako euren borrokan laguntzeko. Honela, euren arropak, urdin ilun kolorekoak zirelako deituak izan ziren. Koloreek, Istariak identifikatzeko balio zuten (Gandalf Grisa, Saruman Zuria, Radagast Nabarra), eta, kasu honetan, dirudienez, bi Istariek kolore bereko arropak zituzten.

Eraztunen Jauna eleberrian, Sarumanek, "Bost aztien hagei" buruzko aipamen bat egiten du, zehazki izendatzen ez dituen arren. Tolkienen gainontzeko lanetan, euren izenak, behin baino ez dira aipatzen, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko Amaitu gabeko ipuinak lanean: Euren izenak, Valinorren, Alatar eta Pallando ziren (Morinehtar eta Romestamo quenyaz), eta biak, Oromë valarraren maiar zerbitzariak ziren. Alatar, Valarrek, Erdialdeko Lurraldera bidaiatzeko jatorrian aukeratu zuten maiarretako bat izan zen, Pallando, Alatarrekin zuen adiskidetasunaren ondorioz eramana izan zen bitartean.

Erdialdeko Lurraldera iritsi ondoren, Azti urdinek, Sarumanekin bidaiatu zuten ekialdera, Rhûneko itsasotik haratago. Ez dira ezagutzen euren patua eta Eraztunaren Gerran jokatu zuten papera, ezta, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran Valinorrera itzuli ote ziren ere. Tolkienek idatzitako gutun batean, Ekialdera bidaliak izan zirela eta euren misioan huts egin zutela aipatzen da, bere misioa bete zuen bakarra, Gandalf izan baitzen. Agian, Sauron beraren boterepean erori ziren ekialdeko lurraldeetan, edo kultura eta gurtza ilun berriak sortuko zituzten ekialdean, Elfoen eta gizakien zibilizazioen sorterriak ziren Kuivienen eta Hildorien aurkitzen ziren tokian.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.