Inperio Azteka

Inperio Azteka edo Aliantza Hirukoitza (nahuatl klasikoz: Ēxcān Tlahtōlōyān, ˈjéːʃkaːn̥ t͡ɬaʔtoːˈlóːjaːn̥ ahoskatua), hiru altepetl edo hiri-estatu nahuen- Mexiko-Tenochtitlán, Texcoco eta Tlacopán- aliantza izan zen. Hiru hiri-estatu hauek 1428tik 1521era arte, noiz Hernán Cortések agindautako hispano-amerindar armadak mendean hirtu zituzten, Mexikoko harana menderatu zuten.

Inperio Azteka
Ēxcān Tlahtōlōyān
1428  1521
Monarkia
Inperio Aztekako bandera

Inperio Aztekako armarria

Inperio Aztekaren gehienezko hedadura
Geografia
HiriburuaMexiko-Tenochtitlán (de facto)
Biztanleria7.000.000
Azalera304.325 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Nahuatl (lingua franca)
ErlijioaMitologia azteka
Historia
Aurrekoak
Tenochtitlán
Tlatelolco
Tlacopán
[[Image:|border|20px]]Azcapotzalco
Colhuacan
Texcoco
Chalco
Xochimilco
Xoconochco
Coixtlahuaca
Ondorengoa
Espainia Berriko Erregeorderria

Espainiarrak 1519an iritsi zirenean, Aliantzaren lurrak, Tenochtitlandik de facto gobernatzen zituzten, aliantzako beste kideek rol subsidiarioak hartzen zituzten bitartean.[1] Gurtza inperiala, zehazki, Huitzilopochtlirena izan zen, mexikarren jainko gerlariaren hain zuzen ere.

Aliantza Hirukoitzaren sorrera eta ondorengo hedapena, ordura arte Mexikoko haranean nagusi zen tepanekar inperioaren hiriburu zen Azcapotzalco garaitua izan zenean gertatu zen.[2] Hiri hau, 1428an ordura arte tepanekarren basailuak ziren mexikarren eta akolhuarren aliantzak hartu zuen. Ordutik aurrera, Inperio Aztekako lurraldeak zabaltzen joan ziren, Mexiko erdialdea, Oaxacako erdialdea, Mexikoko golkoaren kostaldea, Guerrero eta Soconusco okupatzeraino. Azteken Inperioaren amaiera 1521eko abuztuaren 13an gertatu zen, espainiarrek, beste herri indigena batzuen artean, tlaxkaltekekin eta totonakekin aliantzan Tenochtitlanen erresistentzia mexikarra garaitu zutenean.

Erreferentziak

  1. Hassig, Ross. (1988). Aztec Warfare: Imperial Expansion and Political Control. University of Oklahoma Press ISBN 0-8061-2121-1..
  2. Smith, Michael. (2009). The Aztecs. (2. argitaraldia) Malden, MA: Blackwell Publishing ISBN 978-0-631-23015-1..

Kanpo estekak

Historia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.