Aztarnari

Aztarnaria,[1] epidemiologian, gaitz jakin bat duten pertsonak bilatu eta identifikatzeaz arduratzen den pertsona da. Aztarnarien helburua gaitz arriskutsuak dituzten pertsonak ahalik eta azkarren atzematea da, gaixotasunaren transmisioa eteteko.

Pandemia garaitan aztarnariak funtsezkoak dira, eurak arduratzen baitira pandemiaren hedapena moteltzeaz, gaitza izatearen susmagarri direnak ahalik eta azkarren osasun-agintarien eskuetan jarriz, beharrezko neurriak har ditzaten. Adibidez, COVID-19 pandemiaren garaian aztarnariak gaitzaren fokuetan egondako pertsonekin kontaktuan jartzen ziren, isolatuta egon zitezen gaixotasuna zuten edo ez jakiteko testa egiten zitzaien arte. Aztarnariek asko lagundu zuten aipatutako pandemia kontrolpean edukitzen eta agerraldi handiak ekiditen.

Erreferentziak

  1. «aztarnari - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-08).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.