Azrael

Azrael (arabieraz عزرائيل) judu eta kristauek heriotzaren aingeruari ematen dioten izenetako bat da. Bere eginkizuna hilberrien arimak jaso eta epaituak izatera eramatea da.

Azrael aingeruaren irudikapena hilerri batean.

Musulmanek Abu Yaria (أبو جارية) izenez ere deitu ohi dute, persiarek aldiz, Mordad (مورداد) izenez.

Izen hau arabierazko Izrail ("Jainkoak laguntzen diona" esan nahi du) izendapenetik eratorria da, Islaman askok uste ez bezala ez Koranean ezta hadizetan ere ez da halako izenik agertzen, baina bai heriotzaren aingerua edo Malak al-Mawt (ملك الموت) delakoa, Izraill izena inongo funtsik gabe aqidah (islamiar fedea) delakoan agertuz. Jaso ohi dituen beste izen batzuk honako auek dira: Azrail, Ashriel, Azaril, Azriel, Baltazar eta Ozryel.

Azrael hasiera batean Azra gisa ezaguna zen, Jerusalengo Tenpluaren garaiko Aaronen apaiz eta eskibrauaren ondorengoa. Lehen Kristautasunaren garaian Esdras izena jaso zuen, hain zuzen ere, Kristoren etorrera iragarri zuen profeta. Lehen kritautasunaren kondaira honen arabera, Azraelek heriotza jasan gabe paradisura igo omen zen. Era berean, Martzion kritsu herexearen idazlanetan ere agertzen da, non Legearen aingerua bezala agertzen den.


Bitxikeri gisa, Pottokien marrazki bizidunetako Gargamel zitalaren katu petralak duen izena da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.