Azpisare-maskara

Azpisare-maskara sareko makina bat zein IP saretan sartzen den ebazteko erabiltzen da.

Azpisare-maskararen prozedura

IP helbideak azpisare-maskararekin AND eragiketa boolearra egiten du. Berton lortzen duen emaitza bere IP sare helbidea da. Honela jakiten du IP protokoloak zein sareren partaide den. Azpisare-maskara egoki aldatuz gure IP sarea logikoki aldatzen dugu, azpi-sareak egiteko erabiltzen da. IP helbideak logikoki bi ataletan bereizten dira, hauen tamaina alda daitekeelarik:

  • Sare-bitak: Makina zein saretan dagoen zehazten du.
  • Makina-bitak: Sare baten barruan makina zehazten du.

Sare-bitak ezkerrean hasten dira eta makina- edo host-bitak eskumatik. Adibidez:

Sare-bitak Makina-bitak
10010111. 11010110 .10001100. 11000001
151.214.140. 193

Aurreratu dezagun makina honi dagokion sarea 151.214.140.0 dela eta bere azpisare-maskara 255.255.255.0 da normalean.

Hobeto ikusteko IP-aren eta azpisare-maskararen zenbakiak formatu bitarrean jarriko ditugu:

IP helbidea 10010111110101101000110011000001
Azpisare-maskara 11111111111111111111111100000000
Sare-helbidea 10010111110101101000110000000000

Azpisare-maskara IP helbide formatua daukan zenbakia da, 4 byte alegia. Azpisare-maskarak, makina jakin bat, zein azpisaretan dagoen jakiteko balio du.


Galdera: Zertarako jakin makina bi sare berean daudela?

Erantzuna: Sare berean ez badaude, saretik kanpo joan behar da makina hori topatzeko, makinan konfiguratutako bideratzailetik edo pasabidetik bideratuz.

Ondorengo taularen bidez IP mota bakoitzari zein azpisare-maskara dagokion erakusten dugu:

Klasea Azpisare-maskara
A 255.0.0.0
B 255.255.0.0
C 255.255.255.0

Hurrengo pausua egiteko AND logikoa edo biderketa gogoratu behar dugu. AND logikoan, emaitza “1” izateko sarrera biek “1” izan behar dute. Gainerako konbinazioetan emaitza zero da.

A balorea B balorea Emaitza
0 0 0
0 1 0
1 0 0
1 1 1

Azpisareak sortzeko arrazoiak

Internet motako sare bat azpisare gehiagotan zatitu daiteke, azpisare-maskarak erabiliz. Sare bat banatzeko arrazoietako batzuk honako hauek izan daitezke:

  • Konexio desberdinak erabili
  • Sareak isolatu (honek sarearen kongestioa gutxiagotzeko balio du, azpisare bateko datu-trafikoa ez delako beste azpisare batera heltzen)
  • Segurtasuna ere areagotu egiten da;...

Sortutako azpisare bakoitzak sare independente bat balitz bezala funtzionatzen du.

Ondoren C motako saretan azpisare-maskaren bidez egin daitezkeen zatiketak adieraziko ditugu.

Azpisare maskara Maskararen azken
zenbakia bitarra
Azpisare kopurua Azpisare bakoitzeko
makina kopurua
Azpisareen adibideak (x=a.b.c)
255.255.255.0 00000000 1 254* x.0
255.255.255.128 10000000 2 126* x.0, x.128
255.255.255.192 11000000 4 62* x.0, x.64, x.128, x.192
255.255.255.224 11100000 8 30* x.0, x.32, x.64, x.96, x.128, …
255.255.255.240 11110000 16 14* x.0, x.16, x.32, x.48, x.64, …
255.255.255.248 11111000 32 6* x.0, x.8, x.16, x.24, x.32, x.40, …
255.255.255.252 11111100 64 2* x.0, x.4, x.8, x.12, x.16, x.20, …
255.255.255.254 11111110 128 0* Bate ere ez
255.255.255.255 11111111 256 0* Bate ere ez

Asteriskoa: Azpisare baten lehenengo helbideak azpisarea izendatzeko balio du eta azken helbidea difusio-helbiderako. Hortaz, azpisareen helbide guztietatik (teorikoak) beti bi kentzen dira.

Azpisare-maskararen ariketak

Ariketa 1

150.214.141.0 azpisare helbidea hartzen dugu, 255.255.255.0 C motako azpisare-maskararekin. Egiaztatu ondorengo helbideak zehaztutako sareari dagozkion:

a)150.214.141.32
b)150.214.141.138
c)150.214.142.23


1.Pausua: C motako azpisarearen helbideak diren jakiteko formatu bitarrera bihurtu behar ditugu:

a) 150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.00100000
b) 150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010
c) 150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111


sarea: 150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000

azpisare-maskara:255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000


2. Pausua: IP helbidearen eta azpisare-maskararen zenbaki guztiekin AND eragiketa bat egiten da.


150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.10000000

255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000

__________________________________________________

150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000


Prozedura bera bigarren helbidearekin:


150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010

255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000

______________________________________________________

150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000


Lortzen dugun emaitzak berdinak direnez gero konputagailu biak sare beran daudela esan nahi du


Hirugarren helbidea sare honetan dagoen ikusiko dugu, prozedura berdina jarraituz:


150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111

255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000

______________________________________________________

150.214. 142.0 = 10010110.1101010.10001110.00000000


Ikusten dugun bezala emaitza honek adierazten digu ekipo hau ez dela 150.214. 141.0 sarearena, 150.214. 142.0 sarearena baizik.


Ariketa 2

Aurrekoa erraza zen, pixka bat korapila dezagun ariketa. Demagun gure sarean bakarrik 128 ekipo behar ditugula, eta ez 254 aurreko ariketan bezala. Orduan irtenbide ona litzateke sarea zati bitan banatzea, bakoitza 128 ekipotakoa. Horretarako nahikoa azpisare-maskara aldatzearekin.


128 ekipoko azpisare bi sortu nahi baditugu, azpisare-maskaran makina eremuko pisu handieneko bita hartu behar dugu eta aktibatu, “1” bezala jarriz. Honek azpisarea zatikatzen du.

azpisare-maskara honela geratzen dela:


255.255.255.128 = 11111111.11111111.11111111.10000000


Konturatu azken zortzikotearen balioa 10000000 dela, 128 hamartarrean, hain zuzen ere sare bitan zatitzeko behar dugun azpisarearen balioa.


Orduan 150.214.141.0 sare helbideari aurreko azpisare-maskara berri ezarriz gero bi azpisare edukiko genituzke, bata 150.214.141.0 eta bestea 150.214.141.128. Honela ondorengo IP esparruak sortuko lirateke:

  1. 150.214.141.0 sare helbideko azpisareak 150.214.141. 1-tik 150.214.141. 126-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.127 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.
  2. 150.214.141.128 sare helbideko azpisareak 150.214.141. 129-tik 150.214.141. 254-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.255 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.


Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.