Azpiestazio elektriko
Azpiestazio elektrikoa energia elektrikoa banatzen duen sarea elikatzeko, estalpean edo estalpez kanpo ezartzen diren hainbat transformadore, etengailu, ebakigailu, eta abarrez osatutako instalazioa da.[1] Normalean sekzioetan banatuta daude, normalean hiru nagusi (neurketa, paseko hortzak eta etengailua), eta gainontzekoak eratorriak izaten dira. Eratorritako sekzioek hainbat motatako etengailuak izaten dituzte transformadoreetarantz.
![](../I/Subestaci%C3%B3n_electricidad.jpg.webp)
Oro har, energia elektrikoa sortzen duten zentralen inguruan kokatutako azpiestazio elektriko «jasotzaileez» hitz egin daiteke. Azpiestazio horien funtzioa 132, 220 edo 400 kV-ko tentsio-maila handitzea da, energia garraio-sareari eman aurretik; eta azpiestazio elektriko «murriztaileez» hitz egin daiteke, tentsio-maila murrizten baitute, normalean 10 eta 66 kV arteko balioetaraino.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]