Azpibeltz eraztunbiko
Azpibeltz eraztunbikoa (Agaricus bitorquis) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jangarria da, baina pixka bat lehorra eta mina. Lorategietan eta izotzari aurre egiteko gatza jaso duten bideen ertzetan hazten da.
Azpibeltz eraztunbikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus bitorquis Sacc., 1887 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa; zuritik hori zikinera, zuri-grisaxka; oso haragitsua, 1 eta 2 cm arteko lodierakoa, trinkoa eta ezkatatsu samarra; ertza lodia eta beherantz oso biribilkatuta. Subglobosoa, ondoren laua, azkenean zabaldua eta hondoratua erdian.
Orriak: Hasieran haragi kolorekoak, gero arrosa zikinak eta azkenean arre-txokolate kolorekoak.
Hanka: Zuria, sendoa, motza eta lodia, behean puntan amaitzen da; eraztun bikoitza du eta batzuetan kapelaren ertzarekin bat eginda ikusten da.
Haragia: Zuria, ebakietan pixka bat arrosa kolorea hartzeko joera du, marruskaduretan edo zapaldutako eremuetan, herdoil-hori koloreko tonuekin. Usain atseginekoa eta urraren zaporekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Bitorquis epitetoa latinetik dator, bi aldiz, esan nahi duen "bis" hitzetik eta lepokoa esan nahi duen "torquis" hitzetik. Eraztun bikoitzagatik.
Jangarritasuna
Jateko ona, baina pixka bat lehorra eta mina. Bere itxurak eta intsektuen larbaz betetzeko joerak ez dute desiragarria egiten.[3]
Nahasketa arriskua
Validus aldaera, handiagoa delako bereizten da, haragia gehiago gorritzen delako eta oinarrirantz eroritako eraztunagatik.[4]
Sasoia eta lekua
Maiatzetik aurrera leku belartsuetan, kaleen inguruan eta bideen ondoan, errepideen ertzetan, asfaltoa eta kaleetako estaldura altxatzeko gai da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 334 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 181 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 193 or. ISBN 84-505-1806-7..