Azpiarrosa klorousain
Azpiarrosa klorousaina (Entoloma rhodopolium edo Entoloma nidorosum) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Entoloma lividum delakoak baino gaitz gastrointestinal arinagoak eragiten dituen espezie toxikoa da.
Azpiarrosa klorousaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Entolomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Entoloma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Entoloma rhodopolium P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 (7) cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, eta batzuetan apur bat hondoratuta. Ertz uhindua, apur bat ildaskatu-krenulatua, batzuetan pitzatua eta zahartzean kurbatutik laura. Azal higrofanoa eta leuna; beix koloretik marroi argira doana, eta eguraldi hezean eta lehorrean gris-arrexkatik okre antzekora doan kolorekoa, oliba koloreko erreflexuekin eta satinatua.
Orriak: Nahiko estu, adnatatik hasi eta emarginatu-dekurrenteetara, eta tartekatutako orritxoekin; hasieran zurixkak eta, azkenik, zahartzean arrosa kolorekoetatik teila kolorekoetara.
Hanka: 5 - 10 x 0,3 - 0,8 cm-ko zilindrikoa, hauskorra, zahartzean barnehutsa, zeta antzekoa eta luzetara zuntzezkoa; kolore zurixka-grisaxkakoa beixera doana eta zahartzean horixkarako joerarekin.
Haragia: Hauskorra, mehea eta zurixka; lixiba edo nitro usainekoa eta zapore desatseginekoa.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Nidorosum epitetoa berriz latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "nidorosus" hitzetik. Bere usainagatik.
Toxikotasuna
Sindrome gastroenteritiko arinak eragiten dituen espezie toxikoa.[3]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Hostozabal eta koniferoen baso hezeetan hazten da.[5]
Galeria
- Azpiarrosa klorousaina goitik.
- Azpiarrosa klorousainak.
- Azpiarrosa klorousaina azpitik.
Erreferentzia
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 280 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 372 or. ISBN 84-87997-86-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..