Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra

Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra Azpeitiko antzerki talde bat da, 2004an sortua. Emakumeen Mahaiak jarri zuen martxan ekimena eta gerora Azpeitiko Udaleko parekidetasun sailak kudeatzen zuen Jabetza Eskolen barruan sartu zen egitasmoa.

2015era arte izan zen martxan ekimena, 12 urtez beraz. 30 emakumetik gora pasa ziren tailerretik eta urte bakoitzean, ikasturtearen bukaeran, lan berri bat estreinatzen zuten herrian. Lan hauek gero Azpeitiko Antzerki Topaketetan ere antzezten ziren.

Antzerki lanak idazteaz Alaitz Olaizola arduratu zen, taldeko dinamizatzaile edo “zirikatzailea”, aurrez taldeko emakumeekin landutako gaietatik edo bereziki landu nahi izan zituzten gaietatik abiatuz. Gai horiek, beti, emakumeekin zerikusia zutenak izan ziren eta tailerraren ikasturte osoan zehar kezka edo desio horien lanketa egiten zen antzerkigintzaren bidez. Adin guztietako emakumeek hartu izan dute parte tailerrean, esperientzia are eta aberasgarriagoa bihurtuz.

Bertan parte hartu duten aktoreak, berriz, asko izan dira: Ainhoa Abaunz, Rosa Mari Alberdi, Mari Karmen Borda, Arroxa Borda, Lurdes Mendizabal, Aizpea ibarbia, Presen Letamendia, M.Pilar Lizarburu, Amaia Zeberio, Ane Arenas, Amaia Garmendia, Idoia Altuna, Miren Alcedo, Garazi Urbina, Lurdes Mendizabal, M. Pilar Lizarburu, Gurutze Eizmendi, Ane Mendinueta, Kontxi Roldan, Erika Olaizola, Aiora Olaizola, Garbiñe Barredo, Ihintza Elustondo, Haizea Egiguren, Amets Cañizares, Uxoa Ibarreta, Irene Alberdi, Olatz Egiguren, Lurdes Arrieta, Nora Arenas, Mirari Zubizarreta, Silvia de Pablo, Eneritz Arzalluz eta Garazi Agirre.

Lanen zerrenda

  • 2004: Sateliteatzen
  • 2005: Kontuz, garbitu berria
  • 2006: Bai, nor da?
  • 2007: Iraultza azokan
  • 2008: Habemus Zirkus
  • 2009: Autobusaren zain
  • 2010: Loturak[1]
  • 2011: Lost and Found
  • 2012: Bai, nahi dut
  • 2013: Dena berriz bueltatzen da
  • 2014: Orekaren desoreka[2]
  • 2015: Punto, ta punto!

Erreferentziak

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.