Azov Batailoia

Azov Batailoia (ukraineraz: Батальйон «Азов») Ukrainako eskuin-muturreko unitate militarra da, ukrainar eta kroaziar jatorriko boluntario neonaziz osatua. Ukrainako Barne Ministerioaren menpe daude, Ukrainako Guardia Nazionalaren barruan, Ukrainako Indar Armatuen erreserban. Supremazismo zuria defendatzen dute. Egoitza Mariupol hirian dute, Azoveko itsasoan.[1][2] Taldean 900 paramilitar inguru dira.

Azov Batailoia
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaUkraina
Jarduera
Honen parteUkrainako Guardia Nazionala
Historia
Sorrera2014ko maiatzaren 5a
webgune ofiziala
Twitter: azov_media Instagram: azov.media Telegram: azov_media Youtube: UCewl92lzIMDO8QiAYOQ2d8w Edit the value on Wikidata
Azov Batailoiaren ibilgailuak.
2019an Kieven egin zuten martxa. Nazien estetikaren jarraitzaileak dira.

Historia

Taldea 2014ko maiatzaren 5ean sortu zen, Mariupol hirian. Partaide gehienak eskuin-muturreko taldeetako militanteak dira; besteak beste, Pravy Sector eta Svoboda alderdietako kideak. Azov Batailoiak partaidetza aktiboa izan du Donetskeko Herri Errepublikaren miliziei aurre egiten, bertako herritarrak kanporatzen, ondasunak arpilatzen, baita haiek bortxatzen eta torturatzen ere, NBEk aitortu bezala.[3]

Finantza-sare garrantzitsuak ditu taldeak, Igor Kolomoiski sektore elektrikoko oligarka ukrainarra kasu. 2018an, AEBetako Kongresuak, batailoiak nagusitasun zuriaren aldeko ideologia zuela-eta, esleipenen lege-proiektu bat onartu zuen, Camp Azovi laguntza militarra ematea debekatzen zuena. Hala izanik ere, Azov Batailoiko kideak Espainiako armak eskuetan ikusi izan dira bederen.[4]

Errusiaren inbasioa zela-eta, 2022an, Europa osoko neonaziak taldean sartu ziren eta borroka egiteko bertaratu ziren.

Ideologia

Hauek dira ezaugarri batzuk, nahiz eta batzuek publikoki ezeztatu:

  • Supremazismo zuria: "Ukrainaren helburua munduko arraza zurien buru izatea da, behe-arrazen aurkako azken gurutzadan". Hitzak Andriy Blietskyrenak dira, taldearen ideologoa.[5]
  • Ijitoen aurkako errepresioa.
  • Homosexualen aurkako jarrera bortitza.
  • Gerran zibilen ebakuazioa oztopatu nahi dute, horiek giza ezkutu gisa erabiltzeko. Dirudienez, jende arruntak beldur die.
  • Nazien estetika erabiltzen dute: eskua altxatzea, esbastikak, etab.[3]

Sinboloak

Azoven sinboloak: Eguzki Beltza wolfsangel errunarekin.

Batailoiak wolfsangel erruna janzten du[3] eta neonazien Eguzki Beltza (Schwarze Sonne alemanez), Ukrainako banderaren koloreekin. Errunak naziekin sarritan lotu dira. Dena dela, Azov Batailoikoek neonaziak ez direla diote, nahiz eta 2014an taldearen bozeramaile batek aitortu zuen batailoiko kideen %10-20 bitarte neonaziak zirela.[6][7]

Ekintzak

Batailoiko kideek Donetskeko Herri Errepublikako milizien aurkako borroketan parte hartu dute, Mariupolen adibidez. Halaber, 2022ko Ukrainako inbasioan, errusiarren aurka aktiboak izan dira, eta haienganako gorroto handia erakutsi dute.[8]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.