Azorín

Jose Augusto Trinidad Martínez Ruiz —ezagunagoa Azorín ezizenaz— (Monóvar, Espainia, 1873ko ekainaren 8a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 2a) gaztelaniazko idazlea izan zen. 98ko Belaunaldiko prosa idazle handienetakoa zen, eleberrigilea, saiakeragilea eta bere garaiko Espainiako literatura kritiko garrantzitsuenetarikoa. Bi gai nagusi agertzen dira behin eta berriro Azorínen lanetan: denbora iheskorrari buruzko gogoetak eta ikuspegien nagusitasuna. Lirismoz beteriko prosa da Azorínena, jario astitsukoa eta esaldi laburrekoa.

Azorín


Gorteetako diputatua

1919ko ekainaren 9a - 1920ko urriaren 2a
Barrutia: Sorbas

Gorteetako diputatua

1918ko martxoaren 4a - 1919ko maiatzaren 2a
Barrutia: Sorbas

Gorteetako diputatua

1916ko urriaren 5a - 1918ko urtarrilaren 10a
Barrutia: Sorbas

Gorteetako diputatua

1914ko martxoaren 4a - 1916ko martxoaren 16a
Barrutia: Ponteareas

Gorteetako diputatua

1907ko maiatzaren 6a - 1910eko apirilaren 14a
Barrutia: Purchena
Bizitza
JaiotzaMonòver, 1873ko ekainaren 8a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril, 1967ko martxoaren 3a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Julia Guinda de Urzanqui (en) Itzuli  (1908ko apirilaren 30a -
Hezkuntza
HeziketaCentre educatiu privat Escola Pia Sant Antoni (en) Itzuli
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria, saiakeragilea, antzerkigilea eta politikaria
Jasotako sariak
InfluentziakMiguel Unamuno eta Ángel Ganivet
KidetzaReal Academia Española
Mugimendua98ko Belaunaldia
Izengoitia(k)Azorín eta Cándido
Genero artistikoasaiakera
eleberria
drama

Find a Grave: 8059057 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina bizitza guztian kazetaritzan aritu zen. 1904tik aurrera Azorín ezizenaz izenpetu zuen (hasierako eleberrietako protagonistaren izena). Gaztetan, talde anarkistekin harremanak izan zituen; baina, mende aldaketarekin batean, eta Ramiro de Maezturekin eta Pío Barojarekin Hiruen Taldea osatu ondoren, kontserbadore bilakatu zen, eta zenbait aldiz diputatu hautatu zuten. Nolanahi ere, Azorínen ideia politikoek gorabehera franko izan zuten: Lehen Mundu Gerran Frantziaren aldekoa izan zen, Primo de Riveraren diktadura bultzatu zuten intelektual bakarrenetakoa, Errepublikaren aldekoa 1931n eta Francoren altxamenduaren aldeko 1939an.

Idazlanak

Azorínen lanean hiru atal bereiz daitezke: saiakera, eleberria eta antzerkia:

  • Saiakera sail batean Espainiako bizitzaren irudiak eta oroipenak biltzen ditu: Los pueblos (1905), La ruta de Don Quijote (1905), Castilla (1912), Una hora de España (1924), etab. Beste sailean literatura saiakerak biltzen dira: Lecturas españolas (1912); Clásicos y modernos (1913); Al margen de los clásicos (1915); Los clásicos redivivos. Los clásicos futuros (1945), eta abar.
  • Azorínen eleberrigintza oso berezia da: haren eleberriek ia ez dute argumenturik, giroen lotura edo pertsonaien euskarri soila baino ez dira. Izenburu batzuk: La voluntad (1902), Antonio Azorín (1903), Las confesiones de un pequeño filósofo (1904), Don Juan (1922), Doña Inés (1925), El escritor (1941), María Fontán (1943), Salvadora de Olbena (1944)..
  • Antzerkiaren alorrean sinbolismoaz baliatu zen —Lo invisible (1928), Angelita (1930)—, arrakasta handirik gabe.

Azorín, zineman

Erreferentziak

Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.