Azkue Fundazioa
Azkue Fundazioa teknologia berrien bidez euskararen erabilera sustatzeko asmoz 2009. urtean sortutako fundazioa da, bereziki bizkaitarrei eta gazteei zuzendua, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Euskaltzaindiaren, EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzarekin.[1][2] Goiburu hau du: «euskara sarean josten».
Irekia, parte-hartzailea eta bizia izateko asmoa du, Creative Commons filosofiari jarraituz eta filosofia hori bultzatuz.
Proiektuak
Azkue Fundazioak proiektu hauek ditu:[2]
- Wiki Plaza: Euskal Wikipediako artikulu kopurua gehitzeko asmoa du.
- Jakintza librea: Azkue Fundazioak euskarazko jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak.
- Jklik (ikasmateriala): Azkue Fundazioak euskarazko Jklik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean.
- Kaixo Frankie!: Kode librean dagoen jokoa euskaratu dute, eta Bilbo inguruan jokatzeko aukera emateko asmoa dute.
- XUXEN Bizkaieraz: testuen euskal zuzentzailea bizkaierara egokitu dute.[3]
- Euskararen Interpretazio Zentroa: euskararen historia eta aniztasunari buruzko erakusketa elkarreragilea.
- Mediategia: orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea da egitasmo horren xedea.
- Unibertsitate liburutegia: unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen diren argitalpenen bilduma osatu nahi dute.
- Geurea jaso eta zabalduz!: euskararen aniztasuna jasoko duen Ahotsak.com ataria. Besteak beste, bizkaierazko grabaketak jasoko ditu.
- Euskara bidaiari: euskarak munduan duen presentzia bizia mapamundi elkarreragile baten bidez azaldu dute.
Erreferentziak
- Azkue Fundazioaren aurkezpen orria, fundazioaren webgunean.
- Azkue Fundazioaren aurkezpen txostena, fundazioaren webgunean.
- Hau da bizkaierazko XUXEN deskargatzeko helbidea, Azkue Fundazioaren webgunekoa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.