Azkoitiko udaletxea
Azkoitiko udaletxea Gipuzkoako Urola Erdia eskualdeko Azkoitia udalerriko udalaren egoitza da. Azkoitiko Alde Zaharran kokatua dago, Herriko Udal plazan.
Azkoitiko udaletxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Azkoitia) | |
Azkoitiko udaletxearen aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azkoitia |
Koordenatuak | 43°10′40″N 2°18′45″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1730 |
Erabiltzailea | Azkoitiako Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 1 |
Kontaktua | |
Helbidea | Herriko enparantza, z/g. |
1730ean Jose Lizardi arkitektoak eraiki zuen, ordutik aurrera Azkoitiko Udalaren egoitza izan da. Barroko estiloko eraikina da. Bi ezaugarri nabarmen ditu: lehena, aurrealdeko goialdean duen udalerriko armarria, eta bigarrena, behealdeko Kontzejupea, euskal pilotaren kultuzko txokoa, urte luzez Azkoitia kirol honetako usadiozko herria bilakatu duena.[1]
Erreferentziak
- Azkoitiak Oteiza omendu du, Deia.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
- Azkoitiko udal webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.