Azken auzi

Azken auzia edo guztien auzia kristautasunaren, zoroastrismoaren, judaismoaren eta islamaren arabera munduaren amaian Jainkoak egin beharreko epaiketa da; bertan gaiztoak eta zintzoak bereiziko dira, eta, hurrenez hurren, betiko galdu eta salbatu egingo dira.[1]

Michelangeloren Azken Auzia (1537-1541).

Kristau teologian, ebanjelio guztietan azaltzen da, batez ere Mateorenean. Futuristen arabera, hildakoen berpizkunde eta Kristoren Bigarren Etorreraren ondoren izango da, preteristen ustez, berriz, jada gertatu da.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.